71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Xehetasun azterlana behin betiko onetsita

Baztango Udalak, 2003ko martxoaren 21eko osoko bilkura arruntean, ondokoa erabaki zuen 8. puntuan:

1. Behin betiko onestea Baztango Udal Planeko Oronozko U.E. 8 unitatearen xehetasun azterlana, Echeverría Iriarte jaun arkitektoak prestatua eta EHAEOak 2002ko urriaren 21ean ikus-onetsia. Azterlana horretarako irekitako espedientean dago eta Ayete de Gestión, S.L.k sustatua da.

2. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorriko zaio, baita ukituei ere, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoa bete dadin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Elizondon, Baztanen, bi mila eta hiruko maiatzaren bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0304693