71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko 3 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

2002ko 67. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 3koan, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Administrazio Publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko 3 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7. oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko Epaimahaiak Fermín Casado Leoz jauna eta Isabel Akerreta Larraz andrea, txanda irekitik, eta Alfredo Amestoy Ibarra jauna, igoera txandatik, izendatzeko proposamena aurkeztu du, izan ere, horiek dira oposizioa gainditu eta puntuazio handiena atera duten izangaiak, txanda irekian, eta oposizioa gainditu duen bakarra, igoera txandan.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita batean._Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: A0305502