59. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A S

Auzo-bideak mantendu eta zaintzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala behin betikoz onetsirik

2003ko otsailaren 28ko 26. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzearekin jendaurrera atera ondotik, erreklamazioetarako epean ez baita bakarrik ere aurkeztu, behin betikoz onetsirik gelditu da Auzo-bideak mantendu eta zaintzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Ondotik haren testu osoa argitaratzen da.

AUZO-BIDEAK MANTENDU ETA ZAINTZEKO TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 100. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren babesean ematen da.

Zergagaia

2. art. Tasaren zergagaia honela eratzen da:

a) Arasko auzo-bideak mantendu eta zaintzeko zerbitzu publikoa ematea.

b) 4. artikuluan aipatzen diren subjektu pasiboek pistak batez bestekotik goiti eta modu berezian erabiltzea.

Salbuespenak

3. art. Ez da salbuespenik eginen tasa hau ordaintzeko.

Subjektu pasiboak

4. art. Subjektu pasiboak dira, zergadun gisara, pertsona fisiko edo juridikoak eta beste entitate batzuk, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomiko edo ondare bereizi bat eratzen badute eta Arasen kokaturiko landalurretako ondasun higiezinen titular badira.

Tributu-kuota

5. art. Auzo-bideak mantendu eta zaintzeko zerbitzua emateko tributu kuota honela zehaztuko da:

_Mendiko motozikletak, Arasko Udalaren Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan sartuak daudenak: 19 euro.

Arasko Udalak betebehar horiek betetzen dituzten motozikleten zerrenda prestatuko du.

_Landalurretako ondasun higiezinen katastro-balioaren gaineko ehuneko 0,12. Landalurretako ondasun higiezinen balioa da Arasko Landalurreko Ondasunen Katastroan ageri dena.

Sortzapena

6. art. Tasa honengatik eskatzen ahal diren kuotak likidatu eta ordainaraziko dira urte naturalaren barrenean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aipatzen ez den gainerakoan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza fiskal honek indar hartuko du eta ondorio juridiko osoak izanen, bere testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osoki argitaratu eta biharamunean.

Arasen, bi mila eta hiruko apirilaren batean. Alkate udalburua, Jesús Jubera Rubio.

Iragarkiaren kodea: A0303777