59. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R D I A I N

Kaleetan zolua jartzeko lanen lehiaketa. Presako tramitea

Urdiaingo Udalak dei egiten du kaleetan zolua jartzeko lanak esleitzeko, lehiaketa ireki eta presako tramite bidez, 2003/09/10ean ikus-onetsiriko Arribas jaun arkitektoaren proiektuari jarraikiz.

Lizitazio tasa: 432.042 euro, BEZa barne.

Lanak burutzeko epea: 5 hilabete.

Lehiaketan parte hartzeko interesatuek Urdiaingo udal erregistroan aurkeztu behar dituzte beren proposamenak, hamalau egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aurrera, azken egun balioduneko 15:00ak baino lehen.

Azken eguna balioduna ez bada hurrengo egun balioduneko 15:00ak arte luzatuko da epea.

Lehiaketa hau arautzen duen baldintza plegua interesatuen esku dago, Udal bulegoetan eta Altsasuko Txartel liburudendan.

Proposamen ekonomikoa ondoko ereduari lotuko zaio:

PROPOSAMEN EKONOMIKOA

Izena: ..................................................................... NAN zk: ......................, helbidea: .............................................

Nire izenean (edo ................................................... I.F.Z. duen ........................ ordezkatuz), kaleetako zolua jartzeko lanak lehiaketa bidez esleitzeko ....... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman den iragarkiaren berri dudalarik, baita lehiaketa arautzen duten baldintzen berri ere, Udalak jarri baldintzak onartu eta konpromisoa hartzen dut lan horiek egiteko ................................. (hizkiz eta zenbakiz) ........... euroren truke, BEZa barne.

(Tokia, data eta sinadura)

Urdiainen, bi mila eta hiruko, apirilaren hogeita zortzian. Alkatea., Iñigo Etxeberría Martínez.

Iragarkiaren kodea: a0304522