59. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

J A U R R I E T A

Oihan enkantea

Udal honek, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

2003ko oihan plana

Lote bakarra._Kanbraten. 492 ler gorri, 717,29 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa: 32.132,90 euro.

Proposamenak aurkezteko hogeita sei egun naturaleko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko arratsaldeko ordu biak arte. Proposamenak jarraian irekiko dira.

Azken egun hori larunbata bada, hurrengo astelehenean bukatuko da epea, ordu berean.

Proposamena aurkezten baldin bada azaroaren 26ko 30/1992 legearen 38. artikuluan zehazten diren erakundeetako baten erregistroan, horixe adierazi beharko zaio Udalari fax edota posta bidez, eskaintzak aurkezteko epea bukatu baino lehen.

Proposamenek agiri hauek izan beharko dituzte:

_Enpresaren sailkapen agiria.

_Fidantza gisa hasierako prezioaren % 2 utzi izanaren ordainagiria.

_Proposamen ekonomikoa.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen pleguak ikusgai daude Udaleko idazkaritzan.

Jaurrietan, bi mila eta hiruko apirilaren hamalauan. Alkatea, José Gabriel de Andrés Esandi.

Iragarkiaren kodea: A0304325