59. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

84/2003 FORU AGINDUA, otsailaren 21ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Altsasuko "Navarro Villoslada" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren berariazko izena aldatu eta "Zelandi" izena onesten duena.

Altsasuko "Navarro Villoslada" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko Eskola Kontseiluak "Navarro Villoslada" gaurko berariazko izena aldatu eta "Zelandi" izena hartzea proposatu du.

Altsasuko Udaleko Gobernu Batzordeak adostasun txostena eman dio proposaturiko izen aldaketari.

Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Eskola Publiko, Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publiko eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Erregelamendua onesteko otsailaren 10ean eman eta martxoaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 24/1997 Foru Dekretuko 4. artikuluan xedaturikoaren arabera.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2.c) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Altsasuko "Navarro Villoslada" ikastetxe publikoaren berariazko izena aldatu eta "Zelandi" izena onestea. Hemendik aurrera ikastetxearen izen osoa hauxe izanen da: '"Zelandi" Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa. Ikastetxearen kodea 31000166 da.

2. Foru Agindu honek ez du administrazio bidea agortzen, eta bere aurka interesatuek gora jotzeko helegitea jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

4. Foru Agindu hau igortzea ikastetxeko Eskola Kontseiluko lehendakariari, Altsasuko Udalari, Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuei, Araubide Administratiboaren Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioaren Kudeaketaren Unitate Teknikoari, Ikastetxe Publikoen Finantzaketaren Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0302144