54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Burlatako Alde Zaharreko Barne berrikuntzarako plan bereziaren berrikuspeneko U.A. 1 Unitatearen Konpentsazio Batzordearen proiektua hasiera batez onetsirik

Burlatako Udalak, 2003ko martxoaren 20an egin osoko bilkura berezian, ondotik ematen den erabaki hau hartu zuen:

1._Hasiera batez onestea Alde Zaharreko Barne berrikuntzarako plan bereziaren berrikuspeneko U.A. 1 Unitatearen Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua, administrazio honetan 2003ko otsailaren 26an aurkeztu zena, Udal honen erregistro orokorrean sartzean 734 zenbakia eman baitzitzaion, eta behar diren eginbideak egin ondotik bilkurako espedientean dagoena.

2._Erabaki honen lehenbiziko puntuak aipatzen duen Estatutuen proiektua jendaurrean uztea hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, alegazioak egiteko aukera izan dadin.

3._Proiektuak ukitutako jabeei ere jakinaraztea, banan-banan, beren eskubideak babesteko egokia iruditzen zaiena alegatzeko, administrazio honetan, jakinarazpenetik hasi eta hamabost eguneko epean, eta eratze bidean den Batzordean sartzea eskatzeko aukera izan dezaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita bostean. Alkatea, José Luis Góngora Setuain.

Iragarkiaren kodea: C3089973