54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Urbanizazio proiektua hasiera batez onetsita

Zizur Zendeako Udaleko alkate udalburuak, 2003ko martxoaren 26ko ebazpenaren bitartez, erabaki zuen Paternaingo hirigunea urbanizatzeko proiektua hasiera batez onestea. Proiektua Udalak berak sustatu du eta jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesatuek haren edukia aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahalko dituzte.

Gazolatzen, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita seian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0303415