54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

E D I K T U A

Saiatua ere, ez da jakinarazi ahal izan Hilario Urriza Vidart jaunak aurkeztutako berraztertzeo errekurtsoaren ebazpena. Hortaz, jakinarazpen horren ordez iragarki hau argitaratzen da hemen eta Herriko Etxeko iragarki oholean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluari jarraituz.

Jakinarazten zaio interesatuari errekurtso hori ezetsi dela. Beraz zenbatekoa hamabortz egun baliodunean ordaintzen ahalko du, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Kutxako edozein bulegotan eta 2054.0251.23.1100000014 zenbakian, izena eta ibilgailuaren matrikula zehaztuz, edo bertzenaz, posta igorpenaren bidez.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, zehapena jakinarazten denetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Eguesen, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita seian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0303414