54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D A B I A

Arau Subsidiarioetako aldaketa

Mendabiako Udalak, 2003ko martxoaren 20an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen, erabateko gehiengoa zuela, hau da, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 47.3.i) artikuluak uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluari dagokionez ezarritako gehiengoa.

1. Mendabiako Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batean onestea, Mendabiako Arau Subsidiarioetan aldaketa egiteko proiektuarekin bat, S6 sektorea lurzoru urbanizagarri eta erabilera industrialekoan sailkatzeko. Delako proiektua Luis M. Sanzol Roncalés jaun arkitektoak prestatu du, Estellerriko O.R.V.E. Hirigintza Zerbitzuetakoa baita.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan iragarkia paratuta.

3. Espedientea Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115.3. artikuluan aipatzen diren erakundeetara igortzea.

Mendabian, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita bortzean. Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: A0303380