54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

2003ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten Udalaren eta bere erakunde autonomo administratiboen dirusarreren arauketa behin betikoz onetsirik

Buñuelgo Udalak 2003ko zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak eta herrilurretako lur-saria onetsi zituen, hasiera batean eta boz batez, 2002ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, iragarkia 2003ko 10. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 22an argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter zezaten. Epe horretan inork ez du erreklamazio, kexa eta oharrik aurkeztu eta, hortaz, behin betikoz onetsitzat jotzen dira.

Buñuelen, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Santiago Mayayo.

Iragarkiaren kodea: A0303377