54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

FORU AGINDUA, 2001eko martxoaren 31koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana. Honen bidez eguneratzen dira nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak ezartzen zituen modulu ekonomikoak, apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuak babesgarri egiten dituen inbertsioei aplikatzekoak.

2001eko martxoaren 26ko Foru Aginduz eguneratu ziren apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren arabera babesgarri diren inbertsioetan aplikatuko diren modulu ekonomikoak.

Une honetan beharrezkotzat jotzen da, alde batetik, moduluen eguneratze ekonomikoa egitea, azken eguneratzetik iragandako denbora kontuan harturik, eta, bestetik, kasu batzuetan zenbait unitate bereizi modulu bakarrean biltzea, laguntza-espedienteak hobeto ebazteko.

Apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarriak ahalmena ematen dio Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari Foru Dekretua garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluko 2. idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra._Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteak bere gain hasteko laguntzak ezartzen zituen apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren ondoriozko inbertsio lagungarrien kalkulua egiteko, 18. artikuluak xedatutakoaren arabera, aplikagarri izanen dira, Foru Agindu honek indar hartzen duenetik aurkezten diren eskabideetarako, honexen eranskinean zehazten diren moduluak.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita hamaikan._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

E R A N S K I N A

Inbertsio lagungarrietarako moduluak

Lur-erosketa.

_Lehorreko lurra/ha: 3.895 euro.

_Freskorako lehorreko lurra/ha. (EBNP =>2.500 kg/ha): 7.789 euro.

_Belardiak/ha: 5.842 euro.

_Larrea/ha: 2.272 euro.

_Ureztaketa intentsiboa: 16.227 euro.

_Ureztaketa aldizkakoa/ha: 7.789 euro.

_Labore egonkorreko lehorreko alorra/ha: 8.438 euro.

Ureztaketakoa.

_Hartunea eta lurzatiraino eramatea: Aurrekontuaren arabera.

_Ur-biltegia eta putzuak: Aurrekontuaren arabera.

_Lurzatiko ekipamendua:

.Alor erdirako lerak/ha. (Azaleraren erdirako ekipoa. Ekipamendu handixeago edo txikixeagorako, kasuaren arabera): 1.205 euro.

.Alor osorako lerak/ha. 1,5 ha bitarteko azalera: 1.805 euro.

.Azalera erdirako ekipamendua/ha. (Azaleraren erdirako ekipoa. Ekipamendu handixeago edo txikixeagorako, kasuaren arabera): 1.205 euro.

.Azalera osorako ekipamendua/ha. 1,5 ha. bitarteko azalera: 2.105 euro. Lehen 1,5 ha-tik gorako gainerako azalera: 1.805 euro.

.Azalera osoko ekipamendu lurperatua/ha. 1,5 ha bitarteko azalera: 3.305 euro. Lehen 1,5 ha-tik gorako gainerako azalera: 3.005 euro.

_Automatismoa:

.(16 estazioren programagailua (bateriatan), olenoideak eta konexioak). Lurzatiko kostu finkoa/unitateko: 842 euro.

.Azaleragatiko osagarria /ha: 60 euro.

.Ureztaketa lokalizatua (irazketa-burua barne)/ha. 1,5 ha. bitarteko azalera: 2.705 euro.

.Lehen 1,5 ha-tik gorako gainerako azalera: 2.253 euro.

_Etxola: Aurrekontuaren arabera.

.Automatismoa. Ikus 3.5.1: hori bezalaxe.

_Kanoiak: Aurrekontuaren arabera.

_Pibota.

.Txokoetarako irispiderik gabea/m.l: 120 euro.

.Txokoetako irispidekoa/ha.

.Irispideen moduluak erabili.

.Instalazio elektrikoak, generadoreak, etab. Aurrekontuaren arabera.

.Ubide eta hustubideen sarea.

.Hormigoizko erretena, hedagailuz eraikitako paretekin, hormigoia 0,15 eta zola 0,15 hormigoia eta 0,15 legarra, sekzioa 0,50 x 0,50 (hondalana barne)/m.l: 40 euro.

.Hormigoizko erretena, hedagailuz eraikitako paretekin, hormigoia 0,20 eta zola 0,15 hormigoia eta 0,15 legarra, sekzioa 1 x 0,80 (hondalana barne)/m.l: 55 euro.

.Burdinazko atakak, itxitura elastikodunak/m²: 55 euro.

.Hustubide berriak/m³: 2 euro.

.Drainatze-hodia 160 mm (geotestila, legar xehea)/m.l: 1,10 euro.

.Hodi eta legarrezko drainatzea m/l: 6 euro.

.Hodi edo legarrezko drainatzea m/l: 4 euro.

_Lur zelaitzea:

.Zelaitzea (CR= Batez-best. kota gorria cm-tan) x CR/ha: 55 euro.

.Betelana (H= Betelanaren altura cm-tan) x H /ha: 67 euro.

Luberritzeak.

_Axalekoa/ha: 325 euro.

_Sakona/ha: 650 euro.

_Lur sasitsua/ha: 974 euro.

Abeltzaintzako eraikuntzak

Esne-behiak.

_Behitegia (Lur-prestatzea + zementazioa + nabea + iturgintza hustubideak + argia + jetzitegia + esnetegia + bulegoa + eta beste instalazio osagarriak/m²): 180,30 euro.

_Ekipamendua (etzalekuak + eustokiak + hesiak)/m²: 30,05 euro.

_Barne-hobi saretaduna/m²: 90,15 euro.

_Pentsu-banatzekoa: faktura proformaren arabera.

_Herrestagailuak: faktura proformaren arabera.

_Jeizteko tresneria: faktura proformaren arabera.

_Garbiketarako tresneria: faktura proformaren arabera.

_Esnea hozteko tankea: faktura proformaren arabera.

Haragitarako behi azienda.

_Behitegia (Lur-prestatzea + zementazioa + nabea + iturgintza hustubideak + argia + jetzitegia + esnetegia + bulegoa + eta beste instalazio osagarriak/m²): 150,25 euro.

_Ekipamendua (etzalekuak + eustokiak + hesiak)/m²: 30,05 euro.

_Barne-hobi saretaduna/m²: 90,15 euro.

_Pentsu-banatzekoa: faktura proformaren arabera.

_Herrestagailuak: faktura proformaren arabera.

_Garbiketarako tresneria: faktura proformaren arabera.

Esnetarako ardi-azienda.

_Artegia (Lur-prestatzea + zementazioa + nabea + iturgintza hustubideak + argia + jetzitegia + esnetegia + bulegoa + eta beste instalazio osagarriak/m²): 180,30 euro.

_Ekipamendua (etzalekuak + eustokiak + hesiak)/m²: 18,03 euro.

_Barne-hobi saretaduna/m²: 72,12 euro.

_Pentsu-banatzekoa: faktura proformaren arabera.

_Jeizteko tresneria: faktura proformaren arabera.

_Esnea hozteko tankea: faktura proformaren arabera.

Haragitarako ardi-azienda.

_Artegia (Lur-prestatzea + zementazioa + nabea + iturgintza hustubideak + argia + zerbitzuak + bulegoa + eta beste instalazio osagarriak/m²): 150,25 euro.

_Ekipamendua (etzalekuak + eustokiak + hesiak)/m²: 18,03 euro.

_Barne-hobi saretaduna/m²: 72,12 euro.

_Pentsu-banatzekoa: faktura proformaren arabera.

Zerri-azienda.

_Erditzeko nabeak eta umeenak (6,50 m²/buru)/m²: 196,53 euro.

_Gizendegia (0,35 m²/buru)/m²: 167,08 euro.

_Umatzeko eta estaltzeko nabeak (3,5 m²/buru)/m²: 119 euro.

_Gizendegiak (1,20 m²/buru)/m²: 149,65 euro.

_Parke estalia/m²: 90,15 euro.

_Parke estaligabea/m²: 36,06 euro.

_Tresneriak: Proiektu edota faktura proformaren arabera.

Untxi-azienda.

_Untxi-azienda/m²: 120,20 euro.

_Erdi-aire zabaleko nabeak/m²: 84,14 euro.

_Bazka emateko tresneria: faktura proformaren arabera.

_Berokuntza: faktura proformaren arabera.

_Aireztapena. faktura proformaren arabera.

_Garbiketa: faktura proformaren arabera.

Ahateak.

_Gizendegia/m²: 87,50 euro.

_Hasierako gizendegia/m²: 62,50 euro.

_Tresneria: faktura proformaren arabera.

Abeltzaintzako beste eraikuntza batzuk

_Simaurtegia:

.Zola/m²: 21,04 euro.

.Paretak/m³: 385,43 euro.

.Estalkia/m²: 42,10 euro.

_Kanpoko hobiak:

.Minda-putzu estaligabea/m³: 60,10 euro.

.Minda-putzuaren estalkia/m²: 62,55 euro.

_Isuralde bakarreko eta hiru paretako aterpeak, zoladunak/m²: 90 euro.

_Pareta bakarreko lehorpea, isuralde bakarra/m²: 50 euro.

_Hormigoi armatuzko zoladura,15 cm/m²: 21 euro.

_Zagorrezko zoladura 0,20 cm/m²: 5,30 euro.

_Minda-putzua, geruza irazgaitza >1000 m² (1)/m²: 13 euro.

_Minda-putzua, geruza irazgaitza <1000 m² (1)/m²: 16 euro.

_Bazka-siloa (paretak aparte)/m²: 25 euro.

_Bazka-siloa m³/m³: 38 euro.

_Eustormak, zimentazio eta bi aldeetako enkofratua barne /m3: 281 euro.

_(1) Lurra mugitzea ez da sartzen.

Biltegiak.

_Biltegi itxia eta zokaloa > 15 m argi eta 4 m altura/m²: 120 euro.

_Biltegi itxia < 15 m argi eta 4 m altu baino gutxiago /m²: 100 euro.

_Bazkatarako aterpe paretagabeak/m²: 60 euro.

_Lehortegi eta hoztegiak.

.Ekipamendua Proiektu edota pro-forma fakturaren arabera.

.Lur mugitzea.

.Lurra, hustutzea/m³: 3,12 euro.

.Harriak/m³: 21,87 euro.

.Erretenak, putzuak, etab. hustutzea/m³: 12,50 euro.

.Garraioa eta betetzea/m³: 3,12 euro.

Landako etxebizitza.

_Proiektuaren arabera, gehienez /m²: 740 euro.

_Etxebizitza hobetzea, gehienez /m²: 375 euro.

Itxiturak.

_Sare erronboidal zokaloduna (2 m.) /m.l: 32 euro

_Sare erronboidal zokalogabea (2 m) /m.l: 23 euro

_Harri-horma, 2 m-koa /m.l: 39 euro

_Autobideko sarea /m.l: 4 euro

_Heskaia /m.l: 13 euro

_Urbanizazio zuhaitzak /bakoitza: 26 euro.

Erlezaintza.

_Zurezko kutxak/bakoitza: 39 euro.

_Argizagi koadroa/bakoitza: 1,30 euro.

Argia paratzea.

_Argia paratzea. Aurrekontu edota fakturaren arabera.

Berotegiak ( /m²).

_Eva 4ko estalkiko tunela, 800 galgakoa.

_Automatismorik gabe: 11 euro.

_Eva 4zko multikapera estalia, 800 galgakoa. < 3,50 m. alturakoa kanaleraino motorizazio eta mikroprozesagailuarekin: 18 euro.

_Eva 4zko multikapera estalia, 800 galgakoa. > 3,50 m. alturakoa kanaleraino motorizazio eta mikroprozesagailuarekin: 19 euro.

_Multikapera estalia eta alboak, 15 mm-ko polimetakrilato edo polikarbonatozko plaka zurrunekoa, motorizazio eta mikroprozesagailuarekin: 34 euro.

_Pantalla termikoa: 8 euro.

_Laborantza-mahaia: 27 euro.

_Aire-berokuntza: 5 euro.

_Bestelakoak: faktura proformaren arabera.

Ureztapena ( /m²).

_Aspertsioa eta tantaketa orokorra: 4 euro.

_Lokalizatua, landare bakoitzari zuzendua: 5 euro.

Landaketak ( /ha).

_Mahats ondo amak/ha: 4.829 euro.

_Ureztaketa intentsiboa:

.Sagarrondoa (markoa 4 x 1,75): 6.922 euro.

.Udareondoa (markoa 4 x 1,75): 6.922 euro.

.Mertxikondoa (markoa 4 x 2,25): 5.591 euro.

.Brinoiondoa (markoa 4 x 2,25): 5.591 euro.

.Gereziondoa (markoa 5 x 2,75): 4.499 euro.

.Basaranondoa (markoa 4 x 1,5): 8.337 euro.

.Olibondoa (markoa 5 x 3) 4.782: euro.

_Ureztaketakoa:

.Sagarrondoa (markoa 5 x 4): 3.540 euro.

.Udareondoa (markoa 5 x 4): 3.540 euro.

.Mertxikondoa (markoa 5 x 4): 3.638 euro.

.Brinoiondoa (markoa 5 x 4): 3.638 euro.

.Gereziondoa (markoa 5 x 4): 3.671 euro.

.Mertxikondoa (markoa 7 x 5): 3.324 euro.

.Basaranondoa (markoa 5 x 4): 3.579 euro.

.Olibondoa (markoa 7 x 5): 3.367 euro.

.Kiwiondoa (markoa 5 x 5): 5.126 euro.

_Lehorreko alorrak:

.Almendrondoa (markoa 7 x 5): 2.629 euro.

.Gereziondoa (markoa 6 x 4): 2.939 euro.

.Mertxikondoa (markoa 7 x 5): 2.954 euro.

.Sagardotarako sagarrondoa (markoa 5 x 3): 4.480 euro.

.Olibondoa (markoa 7 x 7): 2.969 euro.

.Arte gaineko boilurra (markoa 6 x 5): 3.782 euro.

Fruta-arbolak sartzeko babes osagarriak

_Zutoinak:

.Zurezkoak, banakakoak/Ha: 1.373 euro.

.Besatarako metalikoa/Ha: 2.933 euro.

_Kazkabar kontrako sarea:

.Euskarria banakatua/Ha 943.100 5.668,15: 6.122 euro.

.Euskarria batera/Ha: 4.860 euro.

_Haize-babesa:

.Kiwiondoarentzako berezia/Ha: 6.812 euro.

Esparrago-alorra ( /ha).

_Ureztaketakoa:

.Esparrago zuria (landarea < 30 pta/ut): 4.716 euro.

.Esparrago zuria (landarea > 30 pta/ut): 5.933 euro.

_Lehorreko alorrak:

.Esparrago zuria (landarea < 30 pta/ut): 4.137 euro.

.Esparrago zuria (landarea > 30 pta/ut): 5.110 euro.

Belardiak egitea.

_Hazia/ha: 130 euro.

_Inbertsio hauek fakturaz justifikatuko dira.

Azienda-erosketa.

_Esne-behiak, kartadunak/burua: 1.720 euro.

_Esne-behiak, kartagabeak/burua: 1.460 euro.

_Esne-biga ernalduak, kartadunak/burua: 1.720 euro.

_Esne-biga ernalduak, kartagabeak /burua: 1.460 euro.

_Haragitarako behi piriniarrak, kartadunak/burua: 1.558 euro.

_Esne-biga piriniar ernalduak, kartadunak/burua: 1.558 euro.

_Haragitarako behiak/burua: 1.298 euro.

_Haragitarako biga ernalduak/burua: 1.298 euro.

_Haragitarako urtebeteko behi gazteak/burua: 909 euro.

_Esne-ardia/burua: 97 euro.

_Esne-bildotsa/burua: 58 euro.

_Haragitarako ardia/burua: 197 euros.

_Haragitarako bildotsa/burua: 58 euro.

_Granadar-murtziar ahuntza/burua: 104 euro.

_Granada-murtziar ahuntz umatua/burua: 136 euro.

_Beste arrazetako ahuntzak/burua: 65 euro.

_Zerri azienda: zerrama/burua: 195 euro.

_Untxiak: ernalketarako arrak/burua: 19 euro.

_Untxiak: umatzeko emeak/burua: 7 euro.

_Erleak/erlekumea: 39 euro.

_Behor-azienda: garañoa/burua: 1.817 euro.

_Behor-azienda: behorrak/burua: 649 euro.

_Behor-azienda: behokak/burua: 422 euro.

Eskubide-erosketa.

_Esne erosketa kg/l: 0,40 euro.

_Umatzeko behien eskubideak/eskubidea: 649 euro.

_Ardi-eskubideak/eskubidea: 16 euro.

_Mahasti landaketa/ha: 3.245 euro.

Bideak.

_3 m zabal eta 0,25 lodikoa/m.l. Geruza berritzea/m.l: 19 euro

Xanpinoia.

_Leizea edo sotoa/m²: 117 euro.

Zizak.

_Nabea ( /m²): 88 euro.

Gehienezko azalera eraikia buruko, abeltzaintzako eraikuntzetan

_Esne-behiak/burua Gizentzea, barne, etzalekuekin: 17,00 m².

_Esne-behiak/burua Gizentzea, barne, etzaleku beroekin: 21,00 m².

_Haragitarako behi-azienda, hazi eta gizentzeko: 27,00 m².

_Esne-ardiak/burua. Haztea etab. barne: 2,50 m².

_Haragitarako ardiak/burua. Haztea etab. barne: 2,50 m².

Iragarkiaren kodea: C3095530