54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I T U R E N

Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batean onetsirik

Iturengo Udalak Planeamendurako Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batean onestea erabaki zuen, 2003ko otsailaren 12an egin osoko bilkuran, hirilurzorua handitzeko 2. poligonoko 514. lurzatian, Errotalde alderdian baitago. Socorro Goikoetxea Etxenike andrea izan da espedientearen sustatzailea.

Espediente hori udal bulegoetan dago, interesatuek bidezko alegazioak aurkez ditzaten, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Iturenen, bi mila eta hiruko martxoaren hamarrean. Alkatea, José María Gorosterrazu Elizalde.

Iragarkiaren kodea: A0303369