54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

UE6 unitatearen urbanizazioa behin betikoz onetsirik

Udalak hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen, bertzeak bertze, 2003ko martxoaren 6an egin osoko bilkura arruntean:

UE6 unitatea urbanizatzeko proiektua behin betikoz onestea.

Kontuan harturik Udal honek 6. exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua hasiera batean onetsi zuela, 2002ko abenduaren 5ean egin bilkuran.

Behar bezala argitaraturik 16. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta gainerako hedabideetan, inork ez du haren kontra egin.

Ikusirik 10/94 Foru Legearen 119. artikuluan xedatua, boz batez erabaki da:

1. 6. exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua behin betikoz onestea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

1. Interesatuari bederatziehun eta hogeita sei (926) euro eskatzea, tramitazioko tasengatik.

Cintruenigon, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita batean. Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: A0303259