54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

101/2003 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, curriculum egokituko kanpo unitateetan eskolatze banatuaren modalitateko ikasle adingabeak hartzen dituzten ikastetxeei 2003rako ordaindu beharreko dirulaguntzaren modulu ekonomikoa ezarri eta 2002/2003 ikasturteko bigarren ordainketa egiteko baimena ematen duena.

Apirilaren 2ko 90/1998 Foru Aginduaren bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan hezkuntzari dagokionez sustatu eta konpentsatzeko neurriak behar dituzten ikasleendako berariazko erantzunak ezartzeko jarraibide eta orientazioak eman ziren.

2002rako luzaturiko 2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontuei buruzko abenduaren 29ko 19/2000 Foru Legeak badu horretarako kontusail bat: "Haur eskolatugabeak hartzen dituzten ikastetxeetarako dirulaguntza: Ilundaingo baserri eskola, Etxabakoizko lantegi eskola eta beste". Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legeak aurrekontuko kontusail horretan kreditua gehitu du.

Abenduaren 16ko 689/2002 Foru Aginduaren bidez, curriculum egokituko kanpo unitateetan eskolatze banatuaren modalitateko ikasle adingabeak hartzen dituzten ikastetxeei 2002rako ordaindu beharreko dirulaguntzaren modulu ekonomikoa ezarri eta 2002/2003 ikasturteko lehen ordainketa egin zen, hots, modulu ekonomikoaren % 40a.

Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, dirulaguntza moduluen luzapena proposatzeko; dirulaguntza hori curriculum egokituko kanpo unitate bakoitzari dagokio, 2002/2003 ikasturterako, eta emanen zaio adinagatik bigarren hezkuntzako ikastetxe batean eskolaturik egon beharko luketen baina, norberaren ezaugarrien arabera, hartatik kanpo dauden ikasleak hartzeko zerbitzua curriculum egokituko kanpo unitatea baten eskolatze banatuko modalitatean ematen ari den ikastetxe bakoitzari, apirilaren 2ko 90/1998 Foru Aginduaren hamaikagarren idatz-zatian ezarritakoaren arabera; modulu ekonomikoaren % 45 ordaintzeko ere proposatu du.

Orain arte, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuak proposaturik, curriculum egokituko kanpo unitate hauetarako baimena eman da: hiru unitate Ilundaingo "Haritz Berri" baserri eskolan, bi unitate Iruñeko "Etxabakoitz" lantegi eskolan eta Garesko "Puente" ikastetxean; eta unitate bat Berriozarko "Lantxotegi" lantegi eskolan, Cascanteko "La Ribera" ikastetxean, Mutiloabeitiko "Luis Amigó" ikastetxean eta Tuterako "El Castillo" lantegi eskolan.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluko 2.c) eta d) idatz-zatietan emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Dirulaguntzaren modulu ekonomikoa 2002tik 2003ra luzatzea onestea, hots, unitateko 60.405,14 euro, curriculum egokituko kanpo unitateetan 16 urtetik beheitiko ikasleak hartzen dituzten irabazi asmorik gabeko entitateetarako.

2. Foru Agindu honen 1. atalean luzatutako dirulaguntza moduluaren xedea da ikasle horiei dohainik irakastea eta apirilaren 2ko 90/1998 Foru Aginduan aipatzen diren sustatze eta konpentsatze neurriak eta curriculuma har ditzatela.

Dirulaguntza kontzeptu hauetan erabili beharko da:

Hezitzaileen kostua: irakasleak eta/edo adituak.

Funtzionamendu gastuak eta behar den ekipamendua erosi eta amortizatzekoak.

Zeharkako beste kostu batzuk.

Hezitzaileen kostuan, horretan lansariak eta gizarte segurantzako gastuak direla, hezitzaileen lanaldiko ratio bat sartzen da, alegia, astean 30 irakastordu eta lanaldi laurden bat irakasleak ez diren langile laguntzaileen unitate bakoitzeko.

3. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, komeni dela ikusten duenean, hezkuntza ikuskapeneko nahi adina ekintza egiten ahalko du, curriculum egokituko kanpo unitateen garapen egokia bermatzeko. Entitate onuradunak Hezkuntza Administrazioak izendatutako funtzionarioei instalazioetara sartzen utzi beharko die, bai eta behar den dokumentazio akademiko eta administratiboa aztertzen ere. Apirilaren 2ko 90/1998 Ebazpenean araututako baldintzen edozein aldaketak garatzen den programaren kostua jaistea badakar, emandako dirulaguntzaren murrizketa edo ordaindutako soberakina itzuli beharra ekarriko du. Aipatu Ebazpenaren bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan hezkuntzari dagokionez sustatu eta konpentsatzeko neurriak behar dituzten ikasleendako berariazko erantzunak ezartzeko jarraibide eta orientazioak eman ziren.

4. Ikasle horiei ematen zaien laguntza esperimentala denez, 2002tik 2003ra luzatutako dirulaguntzaren modulu ekonomikoen zenbatekoak eta langile hezitzaileen kopuruak diruz lagunduriko unitateko, Foru Agindu honetako 1. eta 2. idatz-zatietan ezarri direnak, 2003. urterako behin-behinekoak dira; horrek ez du esan nahi hurrengo ikasturteetan nahitaez luzatuko direnik.

5. 2003ko modulu ekonomikoaren % 45ari dagozkion dirulaguntzak ematea 2002/2003 ikasturterako curriculum egokituko kanpo unitate baimenduak dituzten ikastetxeei, abenduaren 16ko 689/2002 Foru Aginduko 4. idatz-zatian ezartzen denaren arabera:

Ilundaingo "Haritz Berri" baserri eskolari (IFZ G31180425), curriculum egokituko hiru unitaterengatik: 81.546,93 euros.

Iruñeko "Etxabakoitz" lantegi eskolari (IFZ G31193790), curriculum egokituko bi unitaterengatik: 54.364,62 euros.

Garesko "Puente" ikastetxeari (IFZ Q3100108D), curriculum egokituko bi unitaterengatik: 54.364,62 euros.

Berriozarko "Lantxotegi" lantegi eskolari (IFZ G31279961), curriculum egokituko unitate batengatik, 27.182,31 euro.

Cascanteko "La Ribera" ikastetxeari (IFZ G31729114) curriculum egokituko unitate batengatik, 27.182,31 euro.

Mutiloabeitiko "LuisAmigó" ikastetxeari (IFZ Q3100267 H), unitate batengatik, 27.182.31 euro.

Tuterako "El Castillo" lantegi eskolari (IFZ G31129703), unitate batengatik, 27.182,31 euro.

6. Aurreko ataleko dirulaguntzei dagozkien 299.005,41 euro ordaintzeko baimena eta agindua ematea.

7. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari behar diren ordainketa aginduak eman ditzala eskatzea, guztira 299.005,41 euro, 2002tik 2003ra luzatutako aurrekontuko "Haur eskolatugabeak hartzen dituzten ikastetxeetarako dirulaguntza: Ilundaingo baserri eskola, Etxabakoizko lantegi eskola eta beste" izeneko 41610-4811-422202 kontusailaren kontura.

8. Ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

9. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

10. Foru Agindu hau igortzea entitate pribatu interesatuei, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketako Zerbitzura, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Hezkuntza Itunen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zazpian._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0302279