54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Kulturaren, kirolaren, iraskaskuntzaren, gazteriaren, osasunaren, aisiaren eta gizarte zerbitzuen arloetako jardueretarako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsirik

Galar Zendeako Udalak, 2002ko abenduaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kulturaren, kirolaren, iraskaskuntzaren, gazteriaren, osasunaren, aisiaren eta gizarte zerbitzuen arloetako jardueretarako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Onesteko erabakia 2003ko 16. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 5ean, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

KULTURAREN, KIROLAREN, IRAKASKUNTZAREN, GAZTERIAREN, OSASUNAREN, AISIAREN ETA GIZARTE ZERBITZUEN ARLOETAKO JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAKO ALDAKETA

9. art. Hau erantsi da: "Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Musika Eskolan eta Zizur Nagusiko Udalaren Eskolan, Galar Zendeako guztiei emanen zaie dirulaguntza, bi udalerri horietan erroldaturik daudenen baldintza beretan, betiere Ordenantza honek ezarritako gainerako baldintzak ere betetzen badituzte.

30. art. Indarrik gabe gelditu da musika ikasketetarako dirulaguntzei dagokien guztia.

Getze-Galarren, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita lauan. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0303249