54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R T E S

2003ko aurrekontuko aldaketak hasiera batez onetsita

Udal honek, 2003ko martxoaren 18an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen aldaketa hauei buruzko espedienteak:

1/2003 espedientea._Haur hezkuntzako gelak egokitzeko: 330.304,97 euro.

2/2003 espedientea._Diruzaintzako eragiketen korrituak, haur hezkuntzako gelak egokitzeko obren finantzaketan: 2.486,32 euro.

3/2003 espedientea._Medikuaren kontsultategiko telefono deien banagunea fintzatzeko: 1.400 euro.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedienteak jendaurrean egonen dira 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritar interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Cortesen, bi mila eta hiruko martxoaren hemeretzian. Alkatea, Ismael Miñés Catalán.

Iragarkiaren kodea: A0303221