54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuarena, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi kontseilariak 1992ko martxoaren 30ean eman Ebazpena indargabetu dela aditzera ematen duena, formazko hutsegiteak direla eta. Ebazpen horren bidez, Otsakar-Txulapain aldeko lurzati berrantolamendu pribatua onetsi zen.

Otsakar-Txulapain aldeko lurzati berrantolamendu pribatuan interesa dutenei hauxe jakinarazten zaie:

Lehenbizi._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak, 2003ko otsailaren 17ko Foru Aginduaren bidez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi kontseilariak 1992ko martxoaren 30ean eman Ebazpena indargabetu duela, formazko hutsegiteak direla eta. Ebazpen horren bidez, Otsakar-Txulapain aldeko lurzati berrantolamendu pribatua onetsi zen.

Bigarren._Ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gora jotzeko helegitea aurkezten ahalko dela, Nafarroako Gobernuan. Helegite horiek norberak aurkeztu beharko ditu, edo ordezkariek, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluekin bat.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan._Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: C3056448