54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

GIZARTE ONGIZATE, KIROL ETA GAZTERI DEPARTAMENTUA Jakinarazpen ediktua.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Guztiendako Administrazio Prozeduraren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 52.2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena, bi aldiz saiatuta ere, egiterik egon ez denez, artikulu horretan berean laugarren idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta Kasedako Udaleko ediktu oholeko iragarkien bidez jakinaraziko da Nafarroako Gobernuaren 2003ko urtarrilaren 27ko Erabakia. Haren bidez ezetsi zen Emilio Nicolás Jiménez Jiménez jaunak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 15eko 6426/2002 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Interesatuak erakunde horren bulegoetan (González Tablas kalea, z.g., Iruña) agertzen ahalko da, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hiruan._Zuzendari kudeatzailea, José María Jiménez Bolea.

Iragarkiaren kodea: A0303799