54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Farmazietarako baimena.

Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 30eko 69/2003 Ebazpenaren bitartez, Susana Gregorio Mazo andreari baimena eman dio Funesko Peralta etorbideko 4 zenbakian farmazia berri bat irekitzeko, bai titularrak, bai proposatutako tokiak farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamarrean._Osasun zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: C3054503