54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, otsailaren 14ko 235/2002 Ebazpenaren eta otsailaren 14an emandako 235/2002 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren Larrialdietako Ohiko Zerbitzuko mediku, Larrialdietako Zerbitzu Bereziko mediku eta LOLTeko mediku izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zuen (2002ko otsailaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 25. zk.). Iragarkia.

Francisca Catalán Fabo andreak gora jotzeko helegitea jarri du urtarrilaren 24an Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emandako 88/2003 Ebazpenaren eta otsailaren 4an 125/2003 Ebazpenaren aurka, zeinek onesten baitituzte onartuen eta baztertuen zerrendak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Larrialdietako Ohiko Zerbitzuko mediku, Larrialdietako Zerbitzu Bereziko mediku eta LOLTeko mediku izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia . Beraz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatuei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkez ditzaketela.

Aurkezturiko helegitearen kopia Osasun Departamentuan dago interesatuen eskura, Iruñeko Amaia kaleko 2Ako bigarren solairuan.

Alegazioak Osasun Departamentuko erregistroan aurkezten ahal dira, leku berean baitago.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren zortzian. Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: C3105259