54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EKONOMI ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Ezin izan da Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 99.2. artikuluak ezartzen duen jakinarazpena egin, nahiz eta bi aldiz saiatu. Horregatik, Foru Lege horretako 99.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, ediktu hau argitaratzen da eta dei egiten zaio Ignacio Ansorena Arroyo jaunari (IFZ 29149176A), bera edo bere ordezkaria jakinarazpena jasotzera ager dadin Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuan (Karlos III.a, 4 -3. solairua, Iruña), ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar eguneko epean, ireki den egiaztapen eta ikerketa espedientearen ebazpenak jakinarazitzat jo daitezen. Espedientea honako hauen ondorioz ireki da: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001. urteetakoa eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga, 1998, 1999, 2000 eta 2001ekoa; honako hauei buruzko zehapen espedienteen ebazpenak ere jakinarazitzat joko dira: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001. urteetakoa eta Balio Erantsiaren Gaineko Zerga, 1998, 1999, 2000 eta 2001ekoa. Eta aditzera ematen zaio epe horretan agertzen ez bada hau guztia jakinarazitzat joko dela, ondorio guztietarako, aipatu epea bukatu eta biharamunetik hasita. Halaber, jakinarazitzat joko da zerga zorrak eta zehapenak ordaindu behar dituela edozein entitate laguntzailetan Nafarroako Ogasunaren alde, hilabeteko epean, aipatu epea bukatu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketaren Erregelamendua onesten duen uztailaren 2ko 177/2002 Foru Dekretuko 21.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ebazpen hauen kontra erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkez daiteke, Nafarroako Auzitegi Ekonomiko Administratiboari zuzendua, ebazpenak jakinarazi eta biharamunetik hasita (TFLO, 158. art.), edo, bestela, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, epe berean, Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariari zuzendua (TFLO, 150. art.).

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hamarrean._Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0303956