54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2003ko otsailaren 17koa, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emana, SAT 613/NA Ribaforada izeneko elkarteari Fruta eta Barazki Ekoizleen Batasun gisa jaso zuen aurretiazko onarpena kentzen diona. Onarpen hura Europako Kontseiluak emandako urriaren 28ko 2200/1996 Erregelamenduko 14. artikuluaren arabera jaso zuen.

SAT 613/NA Ribaforada sozietateak, Nafarroako Foru Komunitatean jarduten duenak, Fruta eta Barazki Ekoizleen Batasun gisa duen aurretiazko onarpena kentzeko eskatu du. Onarpen hori Europako Kontseiluak emandako urriaren 28ko 2200/96 Erregelamenduko 14. artikuluaren eta 1997ko apirilaren 30ean Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak emandako Aginduaren arabera eman zitzaion.

Kontseiluaren 1996ko urriaren 28ko 2200/96 (EE) Erregelamenduarekin eta Batzordearen 1997ko martxoaren 3ko 412/97 (EE) Erregelamenduarekin bat.

Horrenbestez, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13an emandako Foru Aginduaren bidez jaso ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. SAT 613/NA Ribaforada enpresari kentzea I. kategoriako Fruta eta Barazki Ekoizleen Batasun gisa aurretiaz jasotako onarpena. Onarpen hura jaso zuen Europako Kontseiluak 1996ko urriaren 28an emandako 2200/1996 Erregelamenduko 14. artikuluaren eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 1997ko apirilaren 30ean emandako Aginduaren arabera. Kentze horrek 2003ko otsailaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 113. eta hurrengo artikuluei jarraikiz (aipatu lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen).

3. Ebazpen hau igortzea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren barneko Nekazaritza Zuzendaritza Nagusira, dagokion Erregistroan inskriba dezan, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Merkatuen Erregulazio eta Esku-hartze Atalera eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hamazazpian._Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: C3056433