54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

391/2003 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak abenduaren 20an emandako 1983/2002 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzen duena. Foru Agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen Erroibarko Udal Plana, bertako Udalak sustatua.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, abenduaren 20ko 1983/2002 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi zuen goian aipatu espedientea, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzekotan baldintza bat ezarri zuen, hots, Foru Agindu hartan berean adierazitako zehaztapen lotzaileak bete direla frogatzeko agiriak aurkeztea.

Udalak agiri horiek aurkeztu dituenez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko Foru Agindu hori argitaratzea.

Horrenbestez, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

Ebatzi dut:

1. Erroibarko Udal Plana, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesteko, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak abenduaren 20an eman zuen 1983/2002 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea. Foru Aginduaren testua ebazpen honen Eranskinean ageri da, oso-osorik.

2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Aldaketa espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Ebazpen hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Erroibarko Udalari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita bostean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

E R A N S K I N A

"1983/2002 FORU AGINDUA, abenduaren 20koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Erroibarko Udal Plana, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Erroibarko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, Foru Agindu honen xedapen zatiko zehaztapenekin.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116.5. artikuluan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Erroibarko Udal Plana, bertako Udalak sustatua; onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko, beharrezkoa da honako zehaztapen hauek jasotzen dituen Testu Bategina aurkeztea:

A._Udal Planean Herri-lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren txostenean sarturiko zehaztapen batzuk sartu beharko dira, honako hauek hain zuzen: Aurizberrin, 40 k.p.ra arte eta 40,65 k.p.tik aurrera programatzen diren eraikin berriei buruzko zehaztapenak, UE-13 unitatean dagoen eraikinari buruzkoak eta errepideen eragin eremuko itxituren inguruan adierazitako zehaztapen orokorrak.

B._Erabilera publikokoak izanen diren lur pribatuak (exekuzio unitateetatik atereak) lortzeko aurreikusitako epea adierazi beharko da. Udal Planak mugagabeko indarraldia badu, ez da onartuko eskurapen horiek egiteko epea Udal Planaren indarraldia bezalakoa izatea (85/95 Foru Dekretuaren 32.2 art.).

C._Dotazioak publikoak edo pribatuak diren zehaztu beharko da.

D._Hiri lurzoruari eta lurzoru urbanizagarriari dagokienez, Udal planaren zehaztapenen arabera, honako lur hauek ezin izanen dira hiri lurzoruen sailean sartu:

_Bizkarreta-Gerendiain: UE22 unitateko lurrak, izan ere, ez da aseguratzen antolamenduaren ondoriozko lurzatien % 50ek, gutxienez, 589/99 Foru Dekretuan ezarritako baldintzen araberako oinarrizko hirigintza zerbitzuak izanen dituztenik.

_Erro: UE-8 unitateko lurrak, izan ere, ez da aseguratzen antolamenduaren ondoriozko lurzatien % 50ek, gutxienez, 589/99 Foru Dekretuan ezarritako baldintzen araberako oinarrizko hirigintza zerbitzuak izanen dituztenik.

Lurzoru urbanizagarriko AR1 eremuari dagokionez, sektore horretako zerbitzuak komunikazio sistema orokorrarekin (autoentzakoa eta oinezkoentzakoa) nola lotuko den zehaztu beharko da, baita gainerako hirigintza zerbitzuekin ere, eta oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko Foru Legean ezarritako aurreikuspenak betearazteko oinarrizko irizpideak ezarri beharko dira.

_Aurizberri: autoendako sarbiderik ez duten lurzatien lurrak (12. poligonoko 23., 24., 31., 120. eta 121. lurzatiak eta 9. poligonoko 19. lurzatia).

UE-21 unitateko lurrak, izan ere, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 8. artikuluaren arabera, antolamendu berriaren ondoriozko lurzatien %50 baino gehiagok urbanizazio obrak egin behar dituzte 589/99 Foru Dekretuan ezarritako baldintzen araberako hirigintzako oinarrizko zerbitzuak izateko.

_Mezkiritz: UE-7 unitateko lurrak, izan ere, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 8. artikuluaren arabera, antolamendu berriaren ondoriozko lurzatien %50 baino gehiagok urbanizazio obrak egin behar dituzte 589/99 Foru Dekretuan ezarritako baldintzen araberako hirigintzako oinarrizko zerbitzuak izateko.

UE-10 unitateko lurrak (antolamenduaren ondoriozko lurzati guztiak), eta UE-9 eta UE-18 unitateetakoak, argindarraren hornidura zerbitzua 589/99 Foru Dekretuan ezarritako baldintzetan ematerik ez baitute.

UE-13, UE-15 eta UE-17 unitateetako lurrak, izan ere, unitate horietan guztietan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 8. artikuluaren arabera, antolamendu berriaren ondoriozko lurzatien %50ek baino gehiagok urbanizazio obrak egin behar dituzte 589/99 Foru Dekretuan ezarritako baldintzen araberako oinarrizko hirigintza zerbitzuak izateko.

_Orondritz: 15. poligonoko 525. lurzatiko lurrak, ez baitute sarbiderik.

AR2 banaketa eremuko lurzoru urbanizagarrian, adierazi beharko da hirigintza zerbitzuak (sarbideak, ur hornidura, saneamendua, argindarra) eta zerbitzu orokorrak nola lotuko diren eta, orobat, oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko Foru Legean ezarritako aurreikuspenak betearazteko oinarrizko irizpideak.

_Zilbeti: UE-3 unitateko lurrak, izan ere, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 8. artikuluaren arabera, antolamendu berriaren ondoriozko lurzatien %50ek baino gehiagok urbanizazio obrak egin behar dituzte 589/99 Foru Dekretuan ezarritako baldintzen araberako oinarrizko hirigintzak zerbitzuak izateko.

Horrenbestez, adierazitako lur horiek lurzoru urbanizagarri gisa sailkatzen dira, antolamendu zehatzik gabe. Aurrerago, Udalak ezartzen dituen plan partzialak erredaktatzen ahalko dira, hirigintza aprobetxamendua zehaztuko dutenak, dela proiektuan proposaturiko berbera, dela lurzoru urbanizagarrietan aurreikusten diren lagapen eta ekipamenduen arabera dagokiona.

E._Lurzoru ez-urbanizagarriei dagokienez, altxonbide baten tarte bat adierazi behar da, Aurizberri eta Mezkiritz artekoa hain zuzen, ez baita planoetan ageri.

Orobat, lurzoru ez-urbanizagarrian dauden eraikin askotan ageri den hiri lurzoruaren bilbea ezabatu behar da, edo kasuan-kasuan bakoitzaren egoera azaldu, horrek gaizki-ulertze larriak eragin baititzake.

F._Odiako pagadia izeneko lekune naturalari (EN1) dagokionez, babes eremua jaso beharko da, hain zuzen, lekune natural batzuen inguruko babes eremuak ezarri zituen 231/1997 Foru Dekretuan adierazten dena.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Udal Planaren kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Erroibarko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros."

Iragarkiaren kodea: A0303392