54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

146/2003 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, 2003rako hizkuntz normalizaziorako urteko programak finantzatzeko Akordioa onesten duena. Programa horiek euskararen erabilpena udal esparruan normalizatzeko Nafarroako Gobernuak eta zenbait toki entitatek sinatutako Lankidetza Hitzarmenaren ondorio dira (1086 kontabilitate espedientea).

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 1.2 artikuluan ezartzen da haren xede nagusienetakoak direla hiritarrek euskara jakin eta erabiltzeko duten eskubidea babestea eta euskararen berreskuratzea eta garapena sustatzea Nafarroan.

Hori oinarritzat harturik, laguntza sistema bat ezarri zen euskara babestu eta sustatzeko toki entitateek prestatutako proiektuak finantzatzeko, eta horren ondorioz, euskara zerbitzuak sortu ziren Nafarroako udal batzuetan, denbora guztian Nafarroako Gobernuaren laguntza izan dutenak.

Gaur egun urriaren 13ko 297/1998 Foru Dekretuak erregulatzen du euskararen erabilpena udal esparruan normalizatzeko Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako toki entitateen arteko lankidetzaren esparrua.

Dekretu hori garatzeko, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako toki entitate batzuek Lankidetza Hitzarmen bat sinatu zuten 1998ko azaroaren 11n, udaletan euskararen erabilera normalizatzeko. Bertan azaltzen dira sinatu duten alderdiak, lankidetzaren barruan sartutako jarduerak eta lankidetzaren edukia; bertan finkatzen dira, baita ere, Hitzarmenaren garapena zehaztu, arautu eta ahalbidetzen duten klausulak. Horrela, 4.3 klausulan ezartzen da urteroko lehenbiziko hiruhilekoan, Gobernuak eta Hitzarmena sinatu duten toki entitateek Akordio bat hartuko dutela 3. klausulan azaldutako jarduerak barne hartzen dituen Hizkuntza Normalizaziorako urteko Programa zehazteko.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean ezarritakoa betetzen da.

Hori horrela, ikusirik Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuaren proposamena, letratuaren txostena eta Kontuhartzailetza Delegatuaren adostasuna, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluak esleitzen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1._Euskararen erabilpena udal esparruan normalizatzeko Nafarroako Gobernuak eta zenbait toki entitatek sinatutako Lankidetza Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak hizkuntz normalizaziorako 2003. urteko programak finantzatzeko hartu duen Akordioa onestea.

Akordio hori, hura sinatu duten toki entitateen zerrenda biltzen duena, Foru Agindu honen eranskinean ageri da.

2._705.801,71 euroko aurrekontua onestea Akordioan aurreikusitako programa eta jarduerak egiteko. Horietatik, 625.435 euro 2003rako luzaturiko 2002ko gastuen aurrekontuaren kargura ordainduko dira eta 80.366,71 euro 2004ko gastuen aurrekontuaren kargura.

3._Foru Agindu honen eranskineko 3 eta 4. artikuluetan aipatutako kopuruak ordaintzea 2003rako luzaturiko 2002ko gastuen aurrekontuaren Euskararen gaineko laguntzak udal eta kontzejuendako izeneko 43200-4600-455100 kontusailaren kargura.

4._Foru Agindu hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontuhartzaile delegatuari, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzura, Hizkuntza Garapenerako Atalera, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Programen Bulegora, Administrazio Orokorreko Bulegora, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta toki entitate interesatuei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren lauan._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

Toki Administrazioaren esparruan hizkuntz normalizaziorako urteroko programak finantzatzeko 2003. urterako Akordioa

1._Akordioaren esparru eta ezaugarriak.

a) Akordio hau euskararen erabilpena udal esparruan normalizatzeko Nafarroako Gobernuaren eta zenbait toki entitateren arteko Lankidetza Hizarmeneko Jarraipen Batzordeak hartu du, 2003. urteko martxoaren 12an egindako bileran. Hori guztia aipatu Hitzarmeneko 4.3 klausulan xedatutakoaren arabera.

b) Akordio honen bidez ezartzen da, 2003. urterako, Nafarroako Gobernuaren eta aipatu Hitzarmena sinatu duten toki entitateen arteko lankidetza hizkuntz normalizazioaren arloan. Gainera haren aplikaziotik sortutako dirulaguntzak zehazten dira.

c) Toki entitate sinatzaileak honako hauek dira: Aezkoako Batzarra, Antsoaingo Udala, Aurizko Udala, Barañaingo Udala, Baztango Udala, Berriozarko Udala, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Burlatako Udala, Lizarrako Udala; Uharte eta Esteribarko Zerbitzu Mankomunitatea eta Aranguren Ibarreko Udala; Malerrekako Mankomunitatea, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea, Orkoiengo Udala, Garesko Udala, Sakanako Mankomunitatea, Zaraitzu Ibarreko eta Erronkaribarko Batzarrak, Atarrabiako Udala eta Zizur Nagusiko Udala. Eta udaletako Euskara zerbitzuen jarduera-esparruan Hitzarmenean sarturik dauden herriak biltzen dira.

d) 2003. urteari ez dagozkion gainerako kontuetan, Lankidetza Hitzarmenaren klausuletan ezarritakoa aplikatuko da.

2._Hizkuntz Normalizaziorako Urteko Programa.

a) Hitzarmena sinatu duen toki entitate bakoitzak aurkeztuko du Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari zuzendurik, Hizkuntz Normalizazioko Programa bat, gutxienez, Hitzarmenaren 7. klausulan ageri diren atalak jasoko dituena. Aipatu programa aurkezteko da Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hamar eguneko epean.

b) 2003-2004 ikasturterako udal langileentzat proposatzen diren euskarazko prestakuntza eta birziklatzeko ekintzen kasuan, eskaerak aurkezteko epea 2003ko maiatzaren 30ean bukatuko da.

c) Aurreko paragrafoetan aipatutako epeak bete ezean, galdu eginen dira, ondorio guztietarako, onartutako dirulaguntzak.

3._Kultur jarduerak.

Euskara sustatzeko kultur jarduerek Unibertsitateetarako eta Hizkuntz Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren dirulaguntza izango dute, honako baldintza hauen arabera:

a) Gehieneko dotazioa 163.148,34 eurokoa izango da, eta 43200-4600-455100 kontusailaren kargura ordainduko dira.

b) Laguntzen zenbatekoa honako irizpide hauen arabera ezarriko da:

_Udaleko Euskara Zerbitzuak hartzen duen esparruaren biztanle kopurua, biztanleko 0,60 euroko moduluaren arabera. (Nafarroako Herrien Izendegia 1999-1-1eko datuak, Nafarroako Gobernuaren Estatistika Atalak argitaratua).

_Udaleko Euskara Zerbitzua osatzen duten teknikarien kopurua, teknikariko 3005,06 euroko moduluaren arabera.

_Herriguneen eta biztanleen dispertsioa, biztanleen % 40 edo gehiago 600 biztanle edo gutxiagoko guneetan bizi diren udalen euskara zerbitzu bakoitzeko 841,42 euroko moduluaren arabera.

c) Hitzarmeneko 8.3. klausularen arabera, dirulaguntzak bi epetan ordainduko dira: % 50 Foru Agindu hau argitaratzearekin batera eta gainerako % 50a urte bukaeran, eginiko gastuak agiri bidez justifikatu ondoren. Aipatu gastuen justifikazioa aurkezteko epea 2003ko abenduaren 5ean bukatuko da.

d) Sortzen diren laguntzak honako hauek dira:

AEZKOAKO BATZARRE NAG. P-3175000-C 5.670,55 2.835,27

ANTSOAINGO UDALA P-3132500-D 6.627,36 3.313,68

AURIZKO UDALA P-3105800-A 4.821,32 2.410,66

BARAÑAINGO UDALA P-3138600-F 15.134,69 7.567,34

BAZTANGO UDALA P-3105000-H 8.498,91 4.249,46

BERRIOZARKO UDALA P-3190300-H 6.257,74 3.128,87

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANK. G-3126685-1 8.034,93 4.017,47

BURLATAKO UDALA P-3126600-J 12.537,11 6.268,56

LIZARRAKO UDALA P-3109600-A 10.538,75 5.269,37

UHARTE, ESTERIBARKO MANK. G-3154894-4 8.345,65 4.172,83

MALERREKAKO MANK. G-3147827-4 6.989,17 3.494,58

IPARRALDEKO EUSKARA MANK. G-3161095-9 15.876,34 7.938,17

ORKOIENGO UDALA P-3190800-G 6.011,92 3.005,96

GARESKO UDALA P-3120600-F 4.263,58 2.131,79

ERRONKARIKO BATZARRE NAG. P-3129900-A 6.041,37 3.020,69

SAKANAKO MANKOMUNITATEA G-3117786-8 20.428,40 10.214,20

ATARRABIAKO UDALA P-3125800-G 8.417,78 4.208,89

ZIZUR NAGUSIKO UDALA P-3190700-I 8.652,77 4.326,39

OSOTARA 163.148,34 81.574,18

4._Udaletako Euskara Zerbitzuetako Teknikariak.

Udaletako euskara teknikarien kontrataziotik sortutako gastuak honako baldintza hauei lotuko zaizkie:

a) Gehieneko dotazioa 385.379,70 eurokoa izanen da eta 43200-4600-455100 kontusailaren kontura ordainduko da.

b) Hitzarmenaren 9.5. klausularen arabera, dirulaguntzak bi epetan ordainduko dira: % 50 Foru Agindu hau argitaratzearekin batera eta gainerako % 50a urte bukaeran, eginiko gastuak agiri bidez justifikatu ondoren. Aipatu gastuen justifikazioa aurkezteko epea 2003ko abenduaren 5ean bukatuko da.

c) Sortzen diren laguntzak honako hauek dira:

AEZKOAKO BATZARRE NAG. P-3175000-C 17.867,60 8.933,80

ANTSOAINGO UDALA P-3132500-D 17.867,60 8.933,80

AURIZKO UDALA P-3105800-A 17.867,60 8.933,80

BARAÑAINGO UDALA P-3138600-F 17.867,60 8.933,80

BAZTANGO UDALA P-3105000-H 17.867,60 8.933,80

BERRIOZARKO UDALA P-3190300-H 17.867,60 8.933,80

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANK. G-3126685-1 17.867,60 8.933,80

BURLATAKO UDALA P-3126600-J 17.867,60 8.933,80

LIZARRAKO UDALA P-3109600-A 17.867,60 8.933,80

UHARTE, ESTERIBAR MANK. G-3154894-4 17.867,60 8.933,80

MALERREKAKO MANK. G-3147827-4 17.867,60 8.933,80

IPARRALDEKO EUSKARA MANK. G-3161095-9 53.602,80 26.801,40

ORKOIENGO UDALA P-3190800-G 17.867,60 8.933,80

GARESKO UDALA P-3120600-F 6.700,35 3.350,18

ERRONKARIKO BATZARRE NAG. P-3129900-A 17.867,60 8.933,80

SAKANAKO MANKOMUNITATEA G-3117786-8 53.602,80 26.801,40

ATARRABIAKO UDALA P-3125800-G 17.867,60 8.933,80

ZIZUR NAGUSIKO UDALA P-3190700-I 17.867,60 8.933,80

OSOTARA 381.919,95 190.959,97

5._Euskara Ikasteko Plana.

Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langileek euskara ikasteko eta euskaraz birziklatzeko laguntzak ondoko baldintzen arabera emanen dira:

a) Gehieneko dotazioa 160.733,42 eurokoa izanen da. Horietatik % 50 (80.366,71 euro) 2003. urterako luzaturiko 2002ko Gastuen Aurrekontuko 43200-4600-455100 kontusailaren kargura ordainduko da, eta gainerako % 50a 2004. urterako Gastuen Aurrekontuko kontzeptu beragatiko kontusailaren kargura.

b) Dirulaguntzaren zenbatekoa Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak finkatuko du aipatu gehieneko dotazioa eta igorritako Urteko Programetan dauden eskaeren kopuru eta zenbatekoak kontuan hartuz.

2002/2003 ikasturteari dagokionez, gastuen agiriak aurkezteko epea 2003ko uztailaren 31n bukatuko da.

6._Beste jarduera batzuk.

a) Udalen izenean dauden euskarazko komunikabideak sortu eta mantentzeko dirulaguntzak urtero egingo den deialdi berezi batek arautuko ditu. Bertan finkatuko da gehieneko dotazioa eta laguntzen zenbatekoa, adjudikazio irizpideak eta ordainketa- modalitateak.

b) Udal esparruan euskararen ezagupena zabaldu, haren transmisioa bermatu eta erabilpena sustatzeko kanpainek Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren elkar-laguntza eta diru laguntza izanen dute, beti ere une bakoitzean aurrekontuan erabilgai dagoenaren barruan.

Iragarkiaren kodea: A0303929