54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

100/2003 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Lanbide Hastapeneko Programei laguntzeko modulu ekonomikoak 2002. urtetik 2003ra luzatu eta 2002/2003 ikasturteari dagokion bigarren ordainketarako baimena ematen duena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 23.2 artikuluan ezartzen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburuak erdiesten ez dituzten ikasleendako Gizarte Garantiako berariazko programak bermatu behar direla, bizitza aktiboan sartu edo Lege horren bidez araututako ikasketetan segitzeko bide emanen dien oinarrizko lanbide prestakuntza izan dezaten.

Ikastetxeetako parte-hartze, ebaluazio eta gobernuari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoak bosgarren xedapen gehigarriko 2. atalean, hezkuntza administrazioei baimena ematen die Lanbide Hastapeneko Programak ematen dituzten ikastetxeekin hitzarmenak egiteko.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren esku dago Lanbide Hastapeneko Programak erregulatu eta sustatzea, otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretuaren 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Urriaren 18ko 495/2002 Foru Aginduak baimena ematen du 2002/2003 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programak ezartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Hezkuntza zuzendari nagusiak maiatzaren 9an emandako 383/2002 Ebazpenaren bidez, 2002/2003 ikasturtean ikasleak Lanbide Hastapeneko Programetan onartzeko arautegia ezarri zuen.

Hezkuntza zuzendari nagusiaren irailaren 12ko 694/2002 Ebazpenak jarraibideak ematen ditu Lanbide Hastapeneko programak Nafarroan 2002/2003 ikasturtean antolatzeko.

Azkenik, 2001erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 19/2000 Foru Legearen 35.2 artikuluak ezartzen du lanbide hastapeneko programak aurrez ezartzeak izaera esperimentala duela eta, beraz, horien osaera eta finantzatze modua erregelamenduz arautu bitartean, hezkuntza administrazioak behin-behinekoz finkatuko dituela finantzatzeko diru kopuruak.

Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legearen 8.2. artikuluak ahalmena ematen dio Hezkuntza eta Kultura Departamentuari behin-behinekoz zehazteko 2002/2003 eta 2003/2004 ikasturteetan berritik ezarri beharreko modulu ekonomikoak, Foru Lege horren II. eranskinean sartuta ez badaude, hots, urriaren 18ko 495/2002 Foru Aginduak ezarritakoetan.

Horrenbestez, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du. Txostenean proposatu du abenduaren 2ko 619/2002 Foru Aginduan Lanbide Hastapenerako Programetarako ezarri dirulaguntza moduluak luzatzea 2003. urterako.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluko 2.c) eta d) idatz-zatietan emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren zenbatekoa 2002. urtetik 2003rako luzatzea, 2002/2003 ikasturtean funtzionamenduan egonen diren Lanbide Hastapeneko Programetako ikasketak emateko baimena eskuratzen duten ikastetxe itunduei edo irabazi asmorik gabeko entitateei doan eman beharreko dirulaguntzetarako fondo publikoen zenbateko osoa banatzeko, modu honetan:

I._Lanbide Hastapeneko Programak ikastetxe itunduetan.

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena.

Bulegoko laguntzailea 49.728,42

Bulego eta saltoki txikiko laguntzailea 49.728,42

Gizarte Zerbitzuetako laguntzailea 49.592,56

Ostatu arloko laguntzailea 49.592,56

Etxebizitzen instalazio elektrikoetako langilea 51.630,39

Aluminiozko arotz lanetako langilea 53.499,10

II._Lanbide Hastapeneko Programak irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Modalitatea: Lanbide Hastapen Egokitua.

Sukaldeko laguntzailea 54.415,61

Zurgintzako langilea 55.022,43

Altzari modularrak egiteko langilea 55.022,43

Etxebizitzen instalazio elektrikoetako langilea 49.882,59

Mintegi eta Lorategietako langilea 46.866,62

Eraikinen oinarrizko mantenimenduko langilea 49.943,26

Iturgintzako langilea 49.579,19

Igeltserotzako langilea 72.567,25

Modalitatea: Lanerako Prestakuntzako Lantegiak.

Igeltserotzako langilea 72.567,25

2. Foru Agindu honen 1. atalean finkatutako dirulaguntza moduluaren helburua Lanbide Hastapeneko Programak garatzea da; Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lehenengo kurtsorako soilik ematen du dirulaguntza.

Dirulaguntza kontzeptu hauetan erabili beharko da:

Hezitzaileen kostua: irakasleak eta/edo adituak.

Programak behar duen ekipamenduaren funtzionamendu, erosketa eta amortizazio gastuak.

Zeharkako beste kostu batzuk.

Hezitzaileen kostuan, hau da, soldatak gehi karga sozialak, honako ratio hauek ageri dira: hezitzaileen 1,2 lanaldiko ratioa, ikastetxe itunduetan ematen diren Lanbide Hastapeneko Programen kasuan; eta hezitzaileen 1,12 lanaldiko ratioa, irabazi asmorik gabeko entitateen lantegietan ematen diren Lanbide Hastapeneko Programen kasuan.

Irailaren 12ko 694/2002 Ebazpenaren 4. atalean ezarritakoaren arabera:

a) Lanbide Hastapen Egokiturako Programek, irabazi asmorik gabeko erakundeen lantegietan ematen direnek, 28 eskola ordu izanen dituzte astean, honela banatuak: berariazko lanbide heziketa emateko 15 ordutik 18ra bitarte, lanerako prestakuntza eta orientaziorako ordu bat, oinarrizko heziketarako 5 ordutik 8ra bitarte, tutoretzarako ordu bat edo bi eta jarduera osagarrietarako ordu bat edo bi.

b) Lanerako Prestatzeko Lantegien modalitateko Lanbide Hastapeneko Programek, irabazi asmorik gabeko erakundeen lantegietan ematen direnek, 28 eskola ordu izanen dituzte astean, honela banatuak: 18 ordutik 20ra bitarte berariazko lanbide heziketa emateko, eta 8 ordutik 10era bitarte oinarrizko heziketarako eta lanerako prestakuntza eta orientaziorako.

c) Lanbide Hastapeneko Programek, Oinarrizko Lanbide Hastapenaren modalitatekoek, ikastetxe itunduetan ematen direnek, 30 eskola ordu izanen dituzte astean, honela banatuak: berariazko lanbide heziketa emateko 15 ordu, oinarrizko heziketarako 10 ordu, lanerako prestakuntza eta orientaziorako 2 ordu, jarduera osagarrietarako 2 ordu eta tutoretzarako ordu bat.

Dirulaguntza jasotzen duen entitate titularrak hezitzaile talde bat jarriko du programarako, programa osatzen duten prestakuntzako elementuak emateko, irailaren 12ko 694/2002 Ebazpenean ageri diren betebeharrei jarraikiz. Kontratu mota programaren garapenerako egokiena den modalitatean eginen du entitate titularrak. Hezitzaileak, irakasleak edo adituak kontratatuko dira programa bakoitzari zuzenean emandako orduen kopuruaren arabera.

3. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, komeni dela ikusten duenean, hezkuntza ikuskapeneko nahi adina ekintza egiten ahalko du, Lanbide Hastapeneko Programen garapen egokia bermatzeko. Entitate onuradunak Hezkuntza Administrazioak izendatutako funtzionarioei instalazioetara sartzen utzi beharko die, bai eta behar den dokumentazio akademiko eta administratiboa aztertzen ere. Irailaren 12ko 694/2002 Ebazpenean araututako baldintzen edozein aldaketak garatzen den programaren kostua jaistea badakar, emandako dirulaguntzaren murrizketa edo ordaindutako soberakina itzuli beharra ekarriko du. Aipatu Ebazpenean Lanbide Hastapeneko Programek Nafarroan 2002/2003 izanen duten funtzionamendua arautzen da.

4. Dirulaguntzaren onuraduna den entitate titularrak hitz ematen du, programak indarra duen bitartean honako hauek beteko dituela:

a) Maiatzaren 9ko 383/2002 Ebazpena, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 2002/2003 ikasturtean ikasleak Lanbide Hastapeneko Programetan onartzeko arautegia ezartzen duena.

b) Irailaren 12ko 694/2002 Ebazpena, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 2002/2003 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programek izanen duten funtzionamendua arautzen duena.

5. Dirulaguntzaren onuraduna den entitate titularrak Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuan honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du 2003ko irailaren 30a baino lehen:

1. Hezitzaileen gastuen egiaztagiriak.

Lan-kontratua duten langileen kasuan, programan lan egin duten pertsonek izenpetutako kontratuen eta nominen fotokopia konpultsatua, izena, NANa, ikasketen titulazioa eta dagokien Lan Hitzarmenaren araberako lanbide kategoria adierazirik.

Hezitzaileen Gizarte Segurantzako kotizazioen egiaztagiriak.

PFEZri dagozkion zenbatekoen atxikipenen frogagiriak.

Langile autonomoak baldin badira, zerbitzuak egiteko kontratuen eta dagokien BEZaren likidazioaren fotokopia konpultsatua.

2. Entitatearen inbentarioan dirulaguntzaren bidez erositako material inbentariagarria sartu izanaren egiaztagiria.

Funtzionamendu kostuen, ekipamenduaren amortizazio kostuen eta beste zehar-kostu batzuen ordainagiri eta fakturen aurkibidea eta zerrenda. Irabazi asmorik gabeko erakundeak direnean, funtzionamendu kostuen eta beste zehar-kostu batzuen aurkibidean eta zerrendan sartutako fakturen fotokopia konpultsatua.

Ikastetxe itunduak baldin badira, 2. atal honetako dokumentazioaren ordez, Eskola Kontseiluak Lanbide Hastapeneko Programen gastu eta dirusarreren kontuak onartzeko hartutako akordioaren ziurtagiria aurkez daiteke.

Jasotako dirulaguntza ez justifikatzeak berarekin ekarriko du justifikatu gabeko zenbatekoak itzultzea edo ordaintzeko dagoen dirulaguntza murriztea.

6. Lanbide Hastapeneko Programen ezarpen aurreratua esperimentala denez, dirulaguntzarako modulu ekonomikoen zenbatekoak eta diruz lagundutako unitate bakoitzeko hezitzaileen zerrendak, Foru Agindu honen 1. eta 2. ataletan finkatutakoak, behin-behinekoak dira 2003. urterako. Horrek ez du berez inolako luzapenik ekarriko hurrengo urteetan.

7. Modulu ekonomikoaren % 45ari dagozkion dirulaguntzak ematea Foru Agindu honen eranskinean ageri diren zentroei, 357.624,44 euro guztira.

Gainerako % 15a 2003ko azken bihilekoan ordainduko da, Foru Agindu honen 5. atalean aipatu egiaztagiriak aurkeztu eta gero.

Irabazi asmorik gabeko erakundeontzako dirulaguntzak 1. atalean ezarritako modulu ekonomikoen portzentaje hauek aplikatuz emanen dira: % 50 "Lantxotegi", "Haritz Berri" eta "Etxabakoitz" eskolentzat eta "El Castillo" lantegi eskolako "Altzari modularrak egiteko langilea" modulurako, eta % 80 "El Castillo" lantegi eskolako gainerako moduluetarako. Diru kopuru horiek Departamentu honen eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuaren arteko Hitzarmenean behin betikoz onartuko diren portzentajeen "kontura" ordainduko dira; Hezkuntza eta Kultura Departamentuari dagokiona zehaztuko da hitzarmenean.

Irabazi asmorik gabeko gainerako erakundeek eta ikastetxe itunduek Foru Agindu honen 1. atalean baimendutako moduluen % 100eko dirulaguntza jasoko dute.

8. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2002tik 2003ra luzatutako aurrekontuaren "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntzak erdi mailako heziketa zikloetan eta Lanbide Hastapeneko Programetan" izeneko 41610-4811-422700 kontusailaren kargura.

9. Foru Agindu hau eta ondoko eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

10. Foru Agindu hau eta eranskina igortzea ikastetxe interesatuetara, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalera, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Hezkuntza Itunen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zazpian._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

Lanbide Hastapeneko Programetarako dirulaguntzak. % 45 - 2003. urtea

IKASTETXE ITUNDUAK

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena

B31220064 "C.T. Carlos III" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 49.728,42 100 49.728,42 19.891,37

A31083595 "I.T.C. Cuatrovientos" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 49.728,42 100 49.728,42 22.377,79

Q3100063 A "María Inmaculada" (Iruña) Ostatu arloko laguntzailea 1 49.592,56 100 49.592,56 22.316,65

Q3100240 E "Salesianos" (Iruña) Etxebizitzen instalazio elektrikoetako lang. 1 51.630,39 100 51.630,39 23.233,68

Aluminiozko arotz lanetako langilea 1 53.499,10 100 53.499,10 24.074,60

Q3100011 J "Santa Catalina Laboure" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 49.728,42 100 49.728,42 22.377,79

Gizarte Zerbitzuetako laguntzailea 1 49.592,56 100 49.592,56 22.316,65

GUZTIRA 7 353.499,87 353.499,87 156.588,53

IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDEAK

Modalitatea: Lanbide Hastapen Egokitua

G31279961 "Lantxotegi" Lantegi Eskola (Berriozar) Eraikinen oinarrizko mantenimenduko langilea 1 49.943,26 50 24.971,63 11.237,23

G31725484 "Haritz Berri" Baserri Eskola (Ilundain) Mintegi eta lorategietako langilea 1 46.866,62 50 23.433,31 10.544,99

"Haritz Berri" Baserri Eskola (Ilundain) Zurgintzako langilea 1 55.022,43 50 27.511,22 12.380,05

"Haritz Berri" Baserri Eskola (Ilundain) Igeltserotzako langilea (1) 1 72.567,25 50 36.283,63 30.841,08

G31193790 "Etxabakoiz" Lantegi Eskola (Iruña) Etxebizitzen instalazio elektrikoetako langilea 1 49.882,59 50 24.941,30 11.223,59

"Etxabakoiz" Lantegi Eskola (Iruña) Altzari modularrak egiteko langilea 1 55.022,43 50 27.511,22 12.380,05

Q3100108D "Puente" ikastetxea (Gares) Sukaldeko laguntzailea 1 54.415,61 100 54.415,61 24.487,02

G31129703 "El Castillo" Lantegi Eskola (Tutera) Sukaldeko laguntzailea 1 54.415,61 80 43.532,49 19.589,62

"El Castillo" Lantegi Eskola (Tutera) Iturgintzako langilea 1 49.579,19 80 39.663,35 17.848,51

"El Castillo" Lantegi Eskola (Tutera) Altzari modularrak egiteko langilea 1 55.022,43 50 27.511,22 17.848,51

GUZTIRA 10 542.737,42 329.774,98 168.380,65

Modalitatea: Lanerako Prestatzeko Lantegiak

G80468416 "Fund. Lab. de la Construcción" (Iruña) Igeltserotzako langilea 1 72.567,25 100 72.567,25 32.655,26

GUZTIRA 1 72.567,25 72.567,25 32.655,26

ORDAINDU BEHARREKOA 755.842,10 357.624,44

(1) 14.513,45 euro ordainduko dira, hots, moduluaren % 40ari dagozkion atzerakinak.

Iragarkiaren kodea: A0302278