54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2003ko apirilaren 16koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusiko antolakuntzarako ereduaren diseinurako laguntza teknikoa kontratatzeko espedientea onesten duena. Prozedura irekia erabiliko da eta lehiaketa publikoaren bidez adjudikatuko.

Antolaketa eta Plangintza Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusiko antolakuntzarako ereduaren diseinurako laguntza teknikoa kontratatzeko. Prozedura irekia erabiliko da eta lehiaketa publikoaren bidez adjudikatuko.

_Kontratuaren xedea: Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusiko antolakuntzarako ereduaren diseinurako laguntza teknikoko lanak eginen dituen enpresa hautatzea, prozedura irekiaren eta lehiaketa publikoaren bidez(2003/41 espedientea).

_Izapidaketa: arrunta.

_Adjudikatzeko prozedura: irekia.

_Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

_Kontratuaren aurrekontua: 230.000 euro, BEZa barne.

_Lanak egiteko epea: kontratua betetzeko bi hilabeteko epea dago eta 2003ko uztailaren 1a baino lehen lanak egina behar du.

_Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: 2003ko maiatzaren 28a arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko beheko oinean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan nahiz Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Klausulen pleguak: interneteko www.cfnavarra.es guneko zerbitzuen katalogoko kontratazioei buruzko atalean eta Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusian (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko beheko oinean) bulegoko egun-ordu baliodunetan.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2003ko ekainaren 9ko 10:00etan, Zuzendaritza Nagusi horren bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hamaseian._Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0304129