54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2003ko apirilaren 11koa, Lehendakaritzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez esleitzen zaio Ona Industria Gráfica, S.A.ri Nafarroako 2003ko autonomi, udal eta kontzejuetako hauteskundeetarako boto-txartelen hornidura-kontratua, lehiaketa irekiaren bidez.

Indarra duen legerian xedaturikoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da, Lehendakaritzako zuzendari nagusiak, apirilaren 11ko Ebazpenaren bidez, kontratu hau esleitu duela:

_Xedea: Nafarroako 2003ko autonomi, udal eta kontzejuetako hauteskundeetarako boto-txartelen hornidura kontratatzea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa eta presako tramitazioa.

_Esleipenaren prezioa: 3,889 euro, 1.000 boto-txarteleko, gehienez ere 66.000 euro.

_Esleipen-hartzailea: Ona Industria Gráfica, S.A.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hamabostean._Lehendakaritzako zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0304127