54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

75/2003 FORU DEKRETUA, apirilaren 7koa, Beasoain-Egillorko Kontzejuaren herrilurreko 1.530 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haren desafektazioa onesten duena, gero jabetza partikularreko 850 metro koadroko lursail batekin trukatzeko.

Beasoain-Egillorko Kontzejuak Nafarroako Gobernuari eskatu dio 1.530 metro koadroko herrilurraren desafektazioari aginduzko onespena eman diezaiola. Lursail horrek 1. poligonoko 183. lurzatiaren puska bat hartzen du, "Izainaldea" izeneko alderdian.

Aipatutako lurra Francisca Armendariz López andrearen 850 metro koadroko lursail batekin trukatu nahi da. Metro horiek katastro zaharreko 10. poligonoko 189. lurzatiko parte dira.

Trukearen helburua hauxe da: antzinako egoera bat legeztatzea, herriko errepidea egiteko lursail hori okupatu baitzen. Erabaki hura bi mila eta bateko abenduaren hogeita bederatzian hartu zuen Kontzejuak.

Beasoain-Egillorko Kontzejuak zorrotz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko apirilaren zazpian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Beasoain-Egillorko Kontzejuaren 1.530 metro koadroko herrilurraren onura publikoa deklaratu eta haren desafektazioa onesten da. Lursail horrek 1. poligonoko 183. lurzatiaren puska bat hartzen du, "Izainaldea" izeneko alderdian.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Beasoain-Egillorko Kontzejuari desafektatutako lurra Francisca Armendariz López andrearen 850 metro koadroko lursail batekin trukatzeko. Metro horiek katastro zaharreko 10. poligonoko 189. lurzatiko parte dira.

Trukearen helburua hauxe da: antzinako egoera bat legeztatzea, herriko errepidea egiteko lursail hori okupatu baitzen. Erabaki hura bi mila eta bateko abenduaren hogeita bederatzian hartu zuen Kontzejuak.

3. artikulua. Aipatu desafektazioaren onespena Udalak bi mila eta bateko abenduaren hogeita bederatzian onetsitako baldintza plegua zorrotz betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua gauzatzen duen agiri publikoan eta, gero, Jabetzaren Erregistroko inskripzioan ere agerraraziko da.

4. artikulua. Beasoain-Egillorko Kontzejuak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu; mugaketa katastroko kartografia ofizialean agertuko da eta aldaketaren berri eman beharko zaie Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren zazpian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0303882