54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

361/2003 FORU AGINDUA, irailaren 23koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Itoitz-Garralda NA-2040 errepidearen saihesbidea, tartea: Artzitik Orotz-Betelura bitarte, 3+100 k.p.tik 8+190 k.p.ra" izeneko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du, honako baldintza orokor hauei jarraikiz, "Itoitz-Garralda NA-2040 errepidearen saihesbidea, tartea: Artzitik Orotz-Betelura bitarte, 3+100 k.p.tik 8+190 k.p.ra" proiektuko lanak kontratatzeko:

_Kontratuaren xedea: obra horiek egitea.

_Esleitzeko prozedura eta modua: irekia, lehiaketa.

_Hasierako aurrekontua: 12.356.258,80 euro.

_Lanak egiteko epea: Hemezortzi (18) hilabete.

_Kontratuaren sailkapena: A taldea, 2 azpitaldea, eta B taldea, 2 azpitaldea eta, bi kasuetan, f) kategoriarekin.

_EEAOra bidali zen eguna: 2003ko apirilaren 10a.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko maiatzaren 26a arte, egun hori barne, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (Iruñeko San Ignazio etorbideko 3ko behean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio klausula partikularren Pleguan ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proiektu teknikoa eta Administrazio klausula partikularren Plegua aztertzeko, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura (San Ignazio etorb. 3, 3. solairua, Iruña) dei daiteke, 948 427456 telefonora edo http://www.cfnavarra.es/obraspublicas web-orrian begiratu.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2003ko ekainaren 5ean, eguerdiko 12:00etan, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren bederatzian._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ...........(e)n, .............. kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo ............. ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Itoitz-Garralda NA-2040 errepidearen saihesbidea, tartea: Artzitik Orotz-Betelura bitarte, 3+100 k.p.tik 8+190 k.p.ra" lehiaketa bidez esleitzeko argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektua arautzen duten agindu teknikoen eta klausula administratibo eta partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ................ (zenbakiz eta letraz) euroren truk.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: C3105117