54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

360/2003 FORU AGINDUA, apirilaren 9koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Pirinioen hegoaldeko autobia (N-240), Iruña-Jaca-Huesca: Noaingo lotune berria eta A-15 autobidearekin eta N-121 errepidearekin lotzea" izeneko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garaio eta Komunikazio Departamentuak lizitazio deia egin du, "Pirinioen hegoaldeko autobia (N-240), Iruña-Jaca-Huesca: Noaingo lotune berria eta A-15 autobidearekin eta N-121 errepidearekin lotzea" izeneko obren kontrataziorako, honako baldintza hauen arabera:

_Kontratuaren xedea: obra horiek egitea.

_Esleitzeko prozedura eta modua: irekia, lehiaketa.

_Hasierako aurrekontua: 10.168.586,02 euro.

_Lanak egiteko epea: Hemezortzi (18) hilabete.

_Kontratuaren sailkapena: G taldea, 4. azpitaldea, f kategoria.

_EEAOra bidali zen eguna: 2003ko apirilaren 10a.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko ekainaren 2a arte, egun hori barne, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (Iruñeko San Ignazio etorbideko 3ko behean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio Klausula Partikularren Pleguan ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proiektu teknikoa eta Administrazio klausula partikularren Plegua aztertzeko, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura (San Ignazio etorb. 3, 3. solairua, Iruña) dei daiteke, 948 427456 telefonora edo http://www.cfnavarra.es/obraspublicas web-orrian begiratu.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2003ko ekainaren 13an, eguerdiko 12:00etan, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren bederatzian._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria,

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ...........(e)n, .............. kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo ............. ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Pirinioen hegoaldeko autobia (N-240), Iruña-Jaca-Huesca: Noaingo lotune berria eta A-15 autobidearekin eta N-121 errepidearekin lotzea" izeneko obrak lehiaketa bidez esleitzeko argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektua arautzen duten agindu teknikoen eta klausula administratibo eta partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ................ (zenbakiz) euroren truk.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: C3105089