54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

359/2003 FORU AGINDUA, apirilaren 9koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "N-232 errepidearen bikoizketa, 2. tartea: Tuterako saihesbidearen bukaera -Buñuelgo lotunea" izeneko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du, "N-232 errepidearen bikoizketa, 2. tartea: Tuterako saihesbidearen bukaera -Buñuelgo lotunea" proiektuko lanak kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: obra horiek egitea.

_Esleitzeko prozedura eta modua: irekia, lehiaketa.

_Hasierako aurrekontua: 24.957.949,45 euro.

_Lanak egiteko epea: hogeita lau hilabete.

_Kontratuaren sailkapena: G taldea, 1. azpitaldea, f kategoria.

_EEAOra bidali zen eguna: 2003ko apirilaren 10a.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko maiatzaren 26a arte, egun hori barne, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (Iruñeko San Ignazio etorbideko 3ko behean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio Klausula Partikularren Pleguan ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proiektu teknikoa eta Administrazio klausula partikularren Plegua aztertzeko, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura (San Ignazio etorb. 3, 3. solairua, Iruña) dei daiteke, 948 427456 telefonora edo http://www.cfnavarra.es/obraspublicas web-orrian begiratu.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2003ko ekainaren 11n, eguerdiko 12:00etan, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren bederatzian._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ......... J/A, adinez nagusia, .......(e)ko ......... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ....... ordezkatuz), "N-232 errepidearen bikoizketa, 2. tartea: Tuterako saihesbidearen bukaera-Buñuelgo lotunea" lehiaketa bidez kontratatzeko ...........(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitaratu iragarkiaren, proiektuaren eta lizitazio hori arautzen duten klausula administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago, eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei hertsiki jarraituz eta .................... euroren (zenbakitan) truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: C3105022