54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

358/2003 FORU AGINDUA, apirilaren 9koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "NA-666 errepidean Sesmako saihesbidea egiteko proiektua" izeneko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garaio eta Komunikazio Departamentuak "NA-666 errepidean Sesmako saihesbidea egiteko proiektua" izeneko obren kontrataziorako lizitazio deia egin du, honako baldintza hauen arabera:

_Kontratuaren xedea: obra horiek egitea.

_Esleitzeko prozedura eta modua: irekia, lehiaketa.

_Hasierako aurrekontua: 3.116.036,98 euro.

_Lanak egiteko epea: Hamar (10) hilabete

_Kontratuaren sailkapena: A taldea, 2 azpitaldea, eta G taldea, 4 azpitaldea eta, bi kasuetan, e) kategoriarekin.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko maiatzaren 26a arte, egun hori barne, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (Iruñeko San Ignazio etorbideko 3ko behean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proiektu teknikoa eta Administrazio klausula partikularren Plegua aztertzeko, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura (San Ignazio etorb. 3, 3. solairua, Iruña) dei daiteke, 948 427456 telefonora edo http://www.cfnavarra.es/obraspublicas web-orrian begiratu.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan, 2003ko ekainaren 9ko 12:00etan.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren bederatzian._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Behean sinatzen duenak, ....................... J/A-ak, adinez nagusiak, ........................(e)ko ............. kaleko ..... zk.an bizi denak, bere izenean (edo ............................ ordezkatuz), "NA-666 errepidean Sesmako saihesbidea egiteko proiektua" izeneko lanak enkante bidez esleitzeko ................(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (...... zk.) argitara emandako iragarkiaren, proiektuaren eta kontratazioa arautzen duten administrazio klausula partikularren pleguaren berri izanik, hitz ematen du lan horiek oso-osorik eginen dituela, aipatu agiriei hertsiki lotuz, .................... (zenbakitan) euroren truk.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: C3104941