54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

308/2003 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Trafiko aforoen estazioetan lakio magnetikoak jartzeko eta mantentzeko lanak, 2003-2005 plana" kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du lan haiek kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: obra horiek egitea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa irekia.

_Kontrataren aurrekontua: 43.270,46 euro.

_Lanak egiteko epea: 2005eko abenduaren 31ra bitarte.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko maiatzaren 29a arte, egun hori barne, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (Iruñeko San Ignazio etorbideko 3ko behean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proiektua eta administrazio klausulen plegua aztertu nahi izanez gero, Zainketa Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3, 3. solairua, Iruña), 948423624 telefonora edo ondoko web gune hau ikusi: http://www.cfnavarra.es/obraspublicas

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: Herri Lan, Garraio eta Komunikazioen Departamentuan, 2003ko ekainaren 6ko 12:00etan.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita hamaikan._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ...........(e)n, .............. kaleko ....an duenak, bere izenean (edo ............. ordezkatuz), "Trafiko aforoen estazioetan lakio magnetikoak jartzeko eta mantentzeko lanak, 2003-2005 plana" lehiaketa bidez esleitzeko 2003ko ..... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, .......aren ......(e)an argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita proiektua arautzen duten agindu teknikoen eta klausula administratibo eta partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ................ (zenbakiz) euroren truk.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: C3109968