I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oftalmologiako barrutiko sendagile espezialista izateko 8 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oftalmologiako barrutiko sendagile espezialista izateko 8 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz (2002ko otsailaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 25. zk., argitaraturiko deialdia), deialdi horretako epaimahaiak probak puntu gehienez gainditu eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena aurkeztu du.
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oftalmologiako barrutiko sendagile espezialista izateko 8 lanpostutarako honako hauek izendatzeko proposamena onesten da:
DANIEL ALISEDA PEREZ DE MADRID
RICARDO CUEVAS ANDRES
MARIA DEL ANGEL ALTARRIBA FREIRE
ANDRES GARRALDA LUQUIN
FRANCISCO JOSE GONZALVO IBAÑEZ
JOSE I. MOLINUEVO RUIZ DE ZARATE
JOSE LUIS SALAZAR DIEZ
LUCIA BEATRIZ IZAGUIRRE RONCAL
2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita zortzian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.
Iragarkiaren kodea: A0303734