54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

426/2003 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana. Honen bidez onesten da onartuen eta baztertuen zerrenda Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzuko Laguntzaileen Eskalan karrerako funtzionario izateko 7 lanpostu barneko sustapen sistemaren bidez betetzeko. Lanpostuak D taldekoak eta 14 mailakoak dira eta deialdia abenduaren 20ko 1582/2002 ebazpenaren bidez egin zen.

Unibertsitate honetako Estatutuetan xedatutakoa betez, eta Unibertsitate honetako Errektoreak 2002ko abenduaren 20an emandako Ebazpenaren 4.1 oinarriarekin bat eginez, horren bidez egin baitzen deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzuko Laguntzaileen Eskalan karrerako funtzionario izateko 7 lanpostu, D taldekoak eta 14 mailakoak, barneko sustapen sistemaren bidez betetzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa._Onartuen eta baztertuen zerrenda onestea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzuko Laguntzaileen Eskalan karrerako funtzionario izateko 7 lanpostu, D taldekoak, 14 mailakoak, barneko sustapen sistemaren bidez betetzeko. Deialdia 2002ko abenduaren 20ko ebazpenaren bidez egin zen (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa 2003/02/07). Izangai onartuen zerrenda jendaurrean dago Unibertsitateko Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki oholean (Arrosadiko Campusean).

Bigarrena._Ez da bidezko baztertuen zerrenda jartzea, ez baitago inor egoera horretan.

Hirugarrena._Izangairen bat zerrendetatik kanpora gelditu bada, alegia, onartuen zerrendan agertu ez bada, hamar eguneko epea dauka, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, zuzen ditzan onartuen zerrendan ez agertzeko egindako akatsak.

Aipatutako epean zerrendetan agertzen ez direla alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten izangaiak, behin betiko baztertuko dituzte probak egitetik. Behin betiko zerrendak jendaurrean egongo dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa eraikinean.

Laugarrena._Izangai onartuak dei bakarrean deitzea, hautaproben lehenengo ariketa egin dezaten. Proba hori 2003ko maiatzaren 2an egingo dute, 9:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sario eraikineko 02 gela erantsian (Arrosadiko Campusean).

Bosgarrena._Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela joan beharko dute probak egitera.

Seigarrena._Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

_Epaimahai titularra:

Epaimahiburua: Ignacio Mª Recondo Aizpuru jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailea.

Mahaikideak: Itziar Ayerdi Fernández de Barrena andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuko Zuzendaria.

Rafael Boado Cortizas jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrarien Eskalako karrerako funtzionarioa.

Izaskun Sánchez Zabalza andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrari Laguntzaileen Eskalako karrerako funtzionarioa.

Ana Luisa Enrique Ruiz andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko.

Administrari Laguntzaileen Eskalako karrerako funtzionarioa.

_Epaimahai ordezkoa:

Epaimahiburua: José Luis Goñi Sein jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko idazkari nagusia.

Mahaikideak: Pedro Ardaiz Labairu jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Langileen Kudeaketa Ataleko Burua.

Lola de la Rúa Aramburu andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrarien Eskalako karrerako funtzionarioa.

Rosario Iraizoz Fernandez andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrari Laguntzaileen Eskalako karrerako funtzionarioa.

Alberto Isusi Lomas jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrari Laguntzaileen Eskalako karrerako funtzionarioa.

Zazpigarrena._Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita bian._Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0304117