54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

412/2002 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana. Honen bidez onesten da onartuen eta baztertuen zerrenda Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Kudeaketako Eskalan karrerako funtzionario izateko lanpostu bat barneko sustapen sistemaren bidez betetzeko. Lanpostua B taldekoa eta 22 mailakoa da eta deialdia abenduaren 20ko 1581/2002 ebazpenaren bidez egin zen.

Unibertsitate honetako Estatutuetan xedatutakoa betez, eta Unibertsitate honetako Errektoreak 2002ko abenduaren 20an emandako Ebazpenaren 4.1 oinarriarekin bat eginez, horren bidez egin baitzen deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Kudeaketako Eskalan karrerako funtzionario izateko lanpostu bat, B taldekoa eta 22 mailakoa, barneko sustapen sistemaren bidez betetzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa._Onartuen eta baztertuen zerrenda onestea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Eskalan karrerako funtzionario izateko lanpostu bat, B taldekoa, 22 mailakoa, barneko sustapen sistemaren bidez betetzeko. Deialdia 2002ko abenduaren 20ko ebazpenaren bidez egin zen (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL 2003/01/27). Izangai onartuen zerrenda jendaurrean dago Unibertsitateko Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki oholean (Arrosadiko Campusean).

Bigarrena._Ez da bidezko baztertuen zerrenda jartzea, ez baitago inor egoera horretan.

Hirugarrena._Izangairen bat zerrendetatik kanpora gelditu bada, alegia, onartuen zerrendan agertu ez bada, hamar eguneko epea dauka, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, zuzen ditzan onartuen zerrendan ez agertzeko egindako akatsak.

Aipatutako epean zerrendetan agertzen ez direla alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten izangaiak, behin betiko baztertuko dituzte probak egitetik. Behin betiko zerrendak jendaurrean egongo dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa eraikinean.

Laugarrena._Izangai onartuak dei bakarrean deitzea, hautaproben lehenengo ariketa egin dezaten. Proba hori 2003ko urriaren 1ean egingo dute, 9:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sario eraikineko 02 gela erantsian (Arrosadiko Campusean).

Bosgarrena._Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela joan beharko dute probak egitera.

Seigarrena._Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahai titularra:

Epaimahiburua: Ignacio María Recondo Aizpuru jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailea.

Mahaikideak: María Sauleda Munárriz andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Kudeaketaren Ataleko Burua.

Pedro Ardaiz Labairu jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Kudeaketa Eskalako karrerako funtzionarioa.

Iñaki Uruchurtu Fernández jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Agiritegi eta Liburutegiko Laguntzaileen Eskalako karrerako funtzionarioa.

Concepción Casado Redín andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kudeaketa eta Zerbitzuetako Eskalako Karrerako funtzionarioa.

Epaimahai ordezkoa:

Epaimahiburua: José Luis Goñi Sein jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko idazkari nagusia.

Mahaikideak: José Javier Pérez Remondegui jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Aurrekontu eta Ekonomia Plangintzarako Ataleko burua.

Consuelo de Goñi Desojo andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate Komunitateko Zerbitzuko zuzendaria.

Mikel Etxegarai Garaikoetxea jauna , Nafarroako Unibertsitate Publikoko Agiritegi eta Liburutegiko Laguntzaileen Eskalako funtzionarioa.

Eduardo Pérez Urdánoz jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kudeaketa Eskalako Karrerako funtzionarioa.

Zazpigarrena._Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren lauan._Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0303955