54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2003ko otsailaren 24koa, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emana, Benigno Lizar Aranda Nafarroako Foru Komunitatean Oliba-olio Birjinaren Dastatzaileen Paneleko buru izendatzen duena.

2002ko abenduaren 9ko Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Oliba-olio Birjinaren Dastatzaileen Panela sortu zen, Nafarroan ekoitzi eta/edo merkaturatzen den oliba-olio birjinaren ezaugarri organoleptikoak baloratu eta olio horiek sailkatu ahal izateko.

Oraingoan Paneleko burua izendatu beharra dago. Arloan prestakuntza handia duen norbait izan behar du, oliba-olio mota guztietan oso aditua.

Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiaren proposamena ikusirik, eta Foru Agindu horretako 10. artikuluarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Benigno Lizar Aranda, Nekazaritza Kudeatzeko Institutu Teknikoko teknikaria, Nafarroako Foru Komunitatean Oliba-olio Birjinaren Dastatzaileen Paneleko buru izendatzea.

2. Ebazpen hau interesatuari eta Nekazaritza Kudeatzeko Institutu Teknikoari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan._Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: C3056412