54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

499/2003 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez izendatzen dira Antonio Jaurrieta Ezquerro jauna eta Fermín Guillorme Rodrigo jauna, hurrenez hurren, epaimahaien mahaiburu-koordinatzaile eta idazkari-koordinatzaile eta, hala bada, bai hautapen-batzordeena ere; karguok Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren Kidegoan sartzeko lehiaketa-oposizioetako deialdietarakoak dira eta orobat maisu-maistren Kidegoko karrerako funtzionarioek Kidego horretan espezialitate berriak bereganatu ahal izateko prozeduretarakoak.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren martxoaren 7ko 116/2003 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako eta maisu-Maistren Kidegoko karrerako funtzionarioek Kidego horretako espezialitate berriak lortu ahal izateko prozedurarako deialdiak onetsi ziren.

Era berean, seigarren oinarriak 11.3 idatz-zatian xedatzen du mahaiburu koordinatzaile bat edo gehiago eta idazkari koordinatzaile bat edo gehiago izendatu ahalko direla edo, hala behar izanez gero, mahaiburu koordinatzailearen eta idazkari koordinatzailearen laguntzaileak. Horiek Hezkuntza eta Kultura Departamentuak esleitzen dizkien eginkizunak beteko dituzte, hautapen-prozesua zuzen tramitatzeko eta epaimahaiek eta, halakoak daudenean, hautapen batzordeek beren jarduketa errazagoa izan dezaten.

Hautapen-prozesua behar bezala gauzatzeko, bidezko da aipatu deialdian aurreikusitako epaimahaiburu-koordinatzaile eta idazkari-koordinatzaileak izendatzea.

Horrenbestez, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak emandako eskurantzekin bat eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 343/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidanak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Antonio Jaurrieta Ezquerro jauna eta Fermín Guillorme Rodrigo jauna izendatzea, hurrenez hurren, epaimahaien mahaiburu-koordinatzaile eta idazkari-koordinatzaile eta, hala bada, bai Hautapen Batzordeena ere; karguok Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren Kidegoan sartzeko lehiaketa-oposizioetako deialdietarakoak dira eta orobat maisu-maistren Kidegoko karrerako funtzionarioek Kidego horretan espezialitate berriak bereganatu ahal izateko prozeduretarakoak.

2. Antonio Jaurrieta Ezquerro jaunak eta Fermín Guillorme Rodrigo jaunak, hurrenez hurren, epaimahaien mahaiburu-koordinatzaile eta idazkari-koordinatzaile baitira, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak gomendatzen dizkien eginkizunetan jardungo dute, hautapen-prozesua zuzen burutzeko, honako hauek, besteak beste:

_Deialdi honetan ezarritakoari jarraikiz, prozesuaren garapen egokia zaintzea.

_Izangaiak kalifikatzeko epaimahaiak eta, hala bada, hautapen-batzordeak osatzen dituzten kideen izendapenean esku hartzea.

_Epaimahai kalifikazaileen kideei dagozkien abstentzio-edo errefusatze-zirkunstantziak aztertzea, eta ontzat ematen diren ala ez jakinaraztea Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari.

_Kalifikazio-epaimahaien eta, hala bada, hautapen-batzordeen irizpideak zehaztu eta bateratzea.

_Hautapen-prozesua osatzen duten probak egiteko lekuak erabakitzea eta epaimahaiei jakinaraztea, izangaientzako deialdiak behar bezala egin ditzaten.

_Kalifikazio-epaimahaiei eta, hala bada, hautapen-batzordeei hautapen-prozesua behar bezala burutzeko baliabide materialak eskura jartzea.

_Kalifikazio-epaihamaietan eta, hala bada, hautapen-batzordeetan oposizioaldiari dagokionean sor daitezkeen zalantzak argitzea eta ebaztea, bai eta Giza Baliabideen Zerbitzuak lehiaketaldiaren balorazioari buruz aurkezten dituenak ere.

_Giza Baliabideen Zerbitzuari izangai hautatuen zerrendak bidaltzea, bai eta epaimahaiek eta, hala bada, hautapen-batzordeek aurkeztutako dokumentazioa ere.

3. Interesatuek maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuan langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartzeagatik aurreikusten dituen konpentsazioak jasoko dituztela adieraztea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan argitaratzea.

6. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera eta Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Argibide eta Agiri Bulegora eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hiruan._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

Iragarkiaren kodea: A0303925