54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatua) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Bodegas Castillo de Monjardín, S.A. Jarduera: upelategia handitzea botiletarako biltegiarekin (paratzea). Tokia: landalurreko 1. poligonoko 914 eta 915. lurzatiak. Herria: Villamayor de Monjardín

Villamayor de Monjardinen, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita hamaikan. Alkatea, María Puy Goñi Ayúcar.

Iragarkiaren kodea: A0303604