54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2003ko martxoaren 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko 31 lanpostu barneko igoera txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia aldatzen duena. Izan ere Azkoiengo Bigarren Hezkuntzako Institutuko lanpostu hutsaren kasuan, baldintza izanen da ikastetxeko etxebizitzan bizitzea.

2002ko maiatzaren 20ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko 31 lanpostu barneko igoera txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2002ko 71. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 12an.

2002ko irailaren 23ko eta 2003ko urtarrilaren 13ko Ebazpenen bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko eta behin betiko zerrendak onetsi ziren hurrenez hurren, eta 2002ko 123. eta 2003ko 15. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALetan, urriaren 11n eta otsailaren 3an, argitaratu.

Deialdiko 8. oinarrian xedatzen da, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldian, proposatutako izangaiei eskainiko zaizkiela aurretik egindako lekualdatze lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu diren lanpostuak, lehiaketa horretako lanpostuak eman gabe gelditu baitira Zuzendaritza Nagusi honen 2003ko urtarrilaren 7ko Ebazpenaren bidez (2003ko 17. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, otsailaren 7koa).

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak proposamena egin du, Azkoiengo Bigarren Hezkuntzako Institutuko lanpostu hutsaren kasuan, ikastetxeko etxebizitzan bizitzeko baldintza ezartzeko, zerbitzuaren beharrek hala eskatzen baitute. Lanpostu hori 31893 zenbakikoa da eta etxezain izateko 31 lanpostu betetzeko deialdiko lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldian eskainiko da. Proposamena aintzat hartu beharko da.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13ko 201/1999 Foru Aginduan emandako eskurantzak erabiliz,

Ebatzi dut:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko 31 lanpostu barneko igoera txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia aldatzea. Deialdia 2002ko 71. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 12an. Aldaketa hauxe da: Azkoiengo Bigarren Hezkuntzako Institutuko lanpostu hutsaren kasuan, 31893 zenbakia baitu, ikastetxeko etxebizitzan bizitzeko baldintza ezartzea, zerbitzuaren beharretara egokitzeko.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita hamaikan._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0303810