54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S C A N T E

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak edo erreklamazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Obras y Desmontes Navarra, S.L. Jarduera: legarra ateratzea. Tokia: El Estrecho alderdia, Cascanten, 8. poligonoa, 501. lurzatia.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Cascanten, bi mila eta hiruko apirilaren lehenean. Alkate udalburua, Jesús García Barea.

Iragarkiaren kodea: C3092360