54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S L A B A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Bodega Sociedad Cooperativa San Miguel. Jarduera: nabea berritzea, ardo botilaratua biltegiratzeko. Handitu beharreko jarduera nagusia: upeltegi kooperatiboa. Tokia: 2. poligonoa, 865. lurzatia, instalazio berria.

Eslaban, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita batean. Alkate udalburua, Carlos Javier Bariáin Bariáin.

Iragarkiaren kodea: A0303435