54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAINGO "JULIAN GAYARRE" UDAL MUSIKA ESKOLAKO PATRONATUA (ELORTZIBAR)

Noaingo "Julián Gayarre" Udal Musika Eskolako Patronatuaren (Elortzibar) deialdia, Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Udalaren Musika Eskolako zeharkako txirula irakasle lanpostu bat, lan kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialerako, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

1. oinarria._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Udalaren Musika Eskolako zeharkako txirula irakasle lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez, betetzea.

1.2. Izendapenak nomina eta plantilako lan kontratudun finko bilakatuko du hautatua, lanaldi partzialerako (asteko 25 ordu), lanpostuaren jabetza hartzen duen egunetik aitzina, ondorio guztietarako. Orokorrean, lanpostuaren lan baldintzak, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko lan hitzarmenean ezarritakoak izanen dira.

1.3. Lanpostuak B mailari dagozkion lansariak izanen ditu xedapen aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, eta lanpostua betetzen duenak egungo xedapenek lanaldi partzialeko lan kontratudun finkoendako ezarri eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu. Legearen exzepzioak barne, 6 hilabeteko froga epea erartzen da.

1.4. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek edozein momentutan alda dezakete.

2. oinarria._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Honako oposizioan onartuak izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Adinez nagusia eta Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europako Batasuneko kide den estaturen batekoa.

b) Musika irakasle titulua edo zeharkako txirula irakasle titulua izatea, gutxienez ere erdi mailakoak.

c) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko zein psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izatea.

2.2. Probak gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak frogatu beharko ditu aurreko baldintzak deialdi honen 7. oinarrian aurreikusitako epean eta moduan. Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunerako beharko dira bete, baita hautabide osoan izendapena eguna arte ere.

3. oinarria._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Noain-Elortzibarko Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 30 egun naturaleko epearen barnean, 9etatik 14etara astelehenetik ostiralarte.

Aipatu eskabideak I. eranskinean argitaraturiko ereduari lotuko zaizkio eta horiekin batera izangaiek lehiaketaldian baliatu nahi dituzten merezimenduen jatorrizko egiaztagiriak edo fotokopia konpultsatuak ere aurkeztuko dira. 6.3 puntuan eskatzen den Proiektu Pedagogikoaren kopia bat aurkeztea beharrezkoa izanen da baita ere. Hau dena, Noain-Elortzibarreko Udaletxean aurkeztuko da.

3.2. Izangaiek, 3.1 oinarrian aipatu agiriekin batera, Noaingo Udalaren diruzaintzan 10 euro ordaindu izanaren justifikantea aurkeztu beharko dute, frogatan parte hartzeko eskubide bezala. Oinarri honetan ezarritako baldintzen ez betetzea nahiko izanen da izangaia kanpora gelditzeko.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4. oinarria._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Patronatuko Zuzendaritza Batzordeko buruak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 10 egun baliodunetan, izangai baztertuek erreklamazioak egin ahalko dituzte eta akatsik baldin bada, zuzendu.

4.3. Erreklamazioetarako epea iraganik eta haiek ebatzitakoan, Udal Musika Eskolako Zuzendaritza Batzordeko buruak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

5. oinarria._Honako hauek osatuko dute epaimahai kalifikatzailea:

Mahaiburua: Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Udalaren Musika Eskolako Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeko burua.

Ordezkoa: Noain-Elortzibarko Udaleko zinegotzi bat, Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Udalaren Musika Eskolako Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeko kidea dena.

Mahaikidea: Nafarroako Gobernuko ordezkari bat.

Ordezkoa: Nafarroako Gobernuko ordezkari bat.

Mahaikidea: hiru musika irakasle, horietarik bat zeharkako txirula espezialitatekoa.

Ordezkoa: hiru musika irakasle, horietarik bat zeharkako txirula espezialitatekoa.

Mahaikide idazkaria: Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Udal Musika Eskolako Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeko idazkaria.

Ordezkoa: Noain-Elortzibarko Udaleko idazkaria.

5.1. Epaimahaiak hautapen probak baino lehen eratu beharko du eta eraketa baliozkoa izateko eta jarduteko gutxienez ere bere kideen erabateko gehiengoa bildu beharko du.

5.2. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu, deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.3. Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetara mugatuko dira, eta horiexetan bakarrik lagunduko dute epaimahaia.

6. oinarria._Oposizio-lehiaketaren hasiera eta garapena.

6.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean adieraziko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

6.2. Lehiaketaldiaren garapena:

Izangaiaren merezimenduak baloratuko dira, honako baremo honen arabera:

6.2.1. Irakaskuntzako esperientzia. Gehienez ere 12 puntu lortu ahalko dira.

a) Irakaskuntza publikoan, lortu nahi den lanpostuari dagozkion languneetan: 3 puntu ikasturte oso bakoitzeko eta gehienez ere 12 puntu.

b) Irakaskuntza pribatuan, lortu nahi den espezialitateko languneetan: puntu 1 ikasturte oso bakoitzeko eta gehienez ere 3 puntu.

c) Ikasturte ez osoak irakaskuntza publikoan, lortu nahi den lanpostuari dagozkion languneetan: 0,5 puntu hilabeteko eta gehienez ere 3 puntu.

d) Ikasturte ez osoak irakaskuntza pribatuan, lortu nahi den lanpostuari dagozkion languneetan: 0,15 puntu hilabeteko eta gehienez ere puntu 1.

e) a) eta b) azpiatalen ondorioetarako ikasturte osotzat hartuko da ekainaren 30era arteko 6 hilabeteko zerbitzualdia. c) eta d) azpiataletako zerbitzuak, berriz, ikasturte bakoitzeko ekainaren 30era arte baino ez dira zenbatuko. Puntuak ez dira metatuko zerbitzuak aldi berean ikastetxe bat baino gehiagotan eman badira.

a), b), c) eta d) azpiatalek balioa izan dezaten beharrezkoa izanen da lanaldia asteko 10 irakastorduz goitikoa izatea. Asteko 10 orduz behetikoa izanez gero, beste ikastetxe batean emandako zerbitzuekin metatu ahalko dira, ezarritako gutxienekoa bete arte, baldin eta epea eta espezialitateak bat badatoz.

6.2.2. Ikasketa espedientea. Atal honetan gehienez ere 3 puntu lortu ahalko dira.

Atal honetan izangaiak dituen puntuak ateratzeko, eskuratu nahi den lanpostua betetzeko oro har eskatzen diren bi tituluei dagozkien ikasketa espedienteetako batez besteko nota erabiliko da soil-soilik. Honelaxe:

_6 puntu bitarte: 0 puntu.

_6,01etik 7,5era bitarte: 1,5 puntu.

_7,51etik 10era bitarte: 3 puntu.

Nota zenbakitan ez dagoen kasuetan, batez besteko nota lortzeko honako baliokidetza hauek aplikatuko dira:

_Nahikoa: 5 puntu.

_Gai: 5 puntu.

_Oso ongi: 7 puntu.

_Bikain: 9 puntu.

_Ohorezko matrikula: 10 puntu.

_Letraz "ongi" duten kalifikazioei 6na puntu emanen zaie.

6.2.3. Bestelako merezimenduak. Atal honetan gehienez ere 15 puntu lortu ahalko dira.

a) Eskaturiko espezialitateko goi mailako titulua izatea: 12 puntu.

b) Kontzertuengatik: gehienez ere 3 puntu. Zeharkako txirula.

b.1) Banako kontzertua izatea: puntu 1, gehienez 3 puntu.

b.2) Kontzertu partekatua izatea: 0,5 puntu kontzertu bakoitzeko, gehienez ere 3 puntu.

Emandako zerbitzuak behar den administrazio publiko edo pribatuak luzaturiko ziurtagirien bidez egiaztatuko dira eta egiazki emandako guztiak onartuko dira, kontratazioaren araubidea zeinahi delarik ere. Zerbitzuak aldi berean eman baziren, puntuaziorik handiena lortzeko balio dutenak baino ez dira baloratuko.

Egiaztagiriak:

6.2.1. atala: ikastetxearen ziurtagiria, espezialitatea eta zerbitzuen benetako iraupena azaltzen dituena.

6.2.2. atala: ikastetxearen ikasketa ziurtagiria.

6.2.3. atala: lanpostuan aritzeko eskaturiko tituluen ikasketa ziurtagiria edo horren fotokopia konpultsatua, baita baliatu nahi dituen gainerako merezimenduena ere.

6.3. Oposizioaldiak ariketa hauek izanen ditu:

_Lehenengo ariketa: Zeharkako txirulako eginiko Ginette Kelleren "Efflorescence" obra jotzea. 10 puntu gehienez ere.

_Bigarren ariketa: norberak aukeratutako obren programa bat jotzea. Gehienez ere 30 minutu. 14 puntu gehienez ere.

Epaimahaiak aintzat hartuko ditu programaren interesa eta aberastasuna.

_Hirugarren ariketa: ez musika-hizkuntza ez zeharkako txirularik ez dakien 7 urteko ikasle edo ikasle talde baten lehen eskolaren planteamendua azaltzea epaimahaiari. 9 puntu gehienez ere.

_Laugarren ariketa: Gehienez ere 9 puntu. Noain-Elortzibarreko "Julian Gayarre" Udal Musika Eskolako Ikasketa Planaren Bigarren Nibelaren (7 eta 13 urte artekoa) arabehera, zeharkako txirulako Pegagogi Proiektua epaimahaiari azaltzea.

Gehienez ere 30 minutu.

Proiektu honen barne, gutxienez, ondoko atalak azaldu beharko dira:

Propiektuaren oinarri psiko-pedagogikoak.

Programazio orokorra: edukinak, rekurtso didaktikoak (erabilitako materiala) eta ebaluaketa.

_Bosgarren ariketa: epaimahaiak planteatutako egoera pedagogiko baterako material didaktikoa prestatzea. 9 puntu gehienez ere.

_Seigarren ariketa: epaimahaiak emandako obra edo obra-zati baten alderdi tekniko, musikal eta abarren ikaskuntzari ekiteko baliabide didaktikoak eta horien sekuentziazioa azaltzea epaimahaiari. Gehienez ere 9 puntu.

6.3.1. Ez da beharrezkoa izanen haurrak bertan izatea probak egin bitartean. Izangaiak ikastetxeko tresnak erabili ahalko ditu, internet ezik. Proba guztiak baztergarriak izanen dira eta ariketa bakoitzean gutxienez ere % 50eko puntuazioa erdietsi beharko da.

6.4. Elkarrizketa epaimahaikoekin. Aurreko probak gainditzen dituzten izangaiek epaimahaikoengana joko dute deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten gaiei buruz hitz egiteko. Elkarrizketan gehienez ere 10 puntu eskura daitezke eta ez da baztergarria izanen.

6.5. Epaimahaiak erabakiko du zenbat denbora eman bosgarren eta seigarren ariketak prestatu eta egiteko.

6.6. Ariketa bakoitzaren zuzenketa eginik, epaimahaiak Musika Eskolako iragarki oholean paratuko du aprobatuen zerrenda, atera dituzten kalifikazioekin batera.

6.7. Izangaiak deialdi bakarraren bidez deituko dituzte ariketa bakoitzerako, eta haietara Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela azalduko dira.

7. oinarria._Aprobatuen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azkeneko ariketaren kalifikazioa eginik, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda igorriko dio "Julian Gayarre" Musika Eskolako Udal Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeari, ateratako puntuazio osoaren hurrenkeran, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioko gainerako ariketetan lortutako kalifikazio guztien batura egin eta gero, eta izendapen proposamena atxikiko zaio puntuazio altuena atera duen izangaiaren alde. Proposamen hori Musika Eskolako iragarki oholean paratu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

7.2. Izendapen proposamena iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epearen barnean, proposatutako izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu Musika Eskolako bulegoetan:

1._Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

2._2. oinarrian eskatzen den tituluaren jatorrizko fotokopia edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

3._Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bazterturik ez dela dioena.

4._Osasun ziurtagiria, karguak berezko dituen eginkizunetan behar bezala aritzeko eragozten ahal dion eritasun edo akats fisikorik ez duela egiaztatzen duena.

7.3. Aipatu epe horren barrenean, eta behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituena, ezin izanen dute kontratatu, eta ordurarteko bere jarduketa guztiak indarrik gabe geldituko dira, deialdian parte hartzeko eskabidean eginiko faltsukeriagatik legokiokeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, arestiko 7.1. atalean aipatzen den aprobatuen zerrendan hurrengo postuan dagoen izangaiak beteko du hutsunea, eta horrekin ere aurreko ataletan zehaztu den era berean eginen da.

8. oinarria._Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen prozesua amaiturik eta izangaiak 7.2 atalean aipatu agiriak ekarri ondotik, Zuzendaritza Batzordeak ebazpen bidez zeharkako txirula irakasle izendatuko du, lanpostu horretan aritzeko.

8.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

8.3. Izendatzen den izangaiak lanpostuaren jabetza hartu beharko du hilabete baten barrenean, izendapena jakinarazten denetik aitzina. Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu eta izendapena indarrik gabe geldituko da. Kasu horretan, 7.4 atalean xedatutakoari jarraituko zaio.

9. oinarria._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, baita bere oinarri eta egintzen aurka ere, errekurtso hauetakoren bat jartzen ahal da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Justizi Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.

b) Nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko martxoaren hogeita lauan. Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Udalaren Musika Eskolako Patronatuko burua, Juan Fco. Balda Garralda.

I. ERANSKINA

Izena: ............, adinez nagusia. N.A.N.: ..... helbidea: .... (..........) kalea: .......... zk.: ..... Posta kodea: ..... Telefonoa: ...............

Azaltzen du:

Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Udalaren Musika Eskolako Patronatuko zeharkako txirula irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen duela.

Karguan jardutea eragotziko dion eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezgaitasunik ez duela.

Ez dela diziplina espedientearen bidez baztertu izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik, eta ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko gabetua.

Deialdiko 2. oinarrian adierazten den titulazioaren jabe dela.

Eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela, eskabideak aurkezteko ezarrita dagoen epea amaitzen den egunerako.

Horrenbestez:

Eskatzen dizu Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Udalaren Musika Eskolako Patronatuko zeharkako txirula irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartzea.

Noainen, 2003ko .....aren ........(e)an.

NOAIN-ELORTZIBARKO "JULIAN GAYARRE" UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO PATRONATUKO BURUA.

Iragarkiaren kodea: A0303693