54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

2003ko 1. seihileko Lurraldearen gaineko kontribuzioa

Dirubilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2003ko maiatzaren 15ean bukatzen dela Lurraldearen gaineko kontribuzioaren zergagatik 2003. urteko 1. seihilekoari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Ordainketa Nafarroako Aurrezki Kutxako (Nafarroako Kutxa) entitatearen bulegoetako batean egin daiteke, behar den ordainagiria aurkeztuta.

Epe hori iraganik, Dirubilketaren Arautegi Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak hasiko premiamendu bidez kobratzeko.

Berriozarren, bi mila eta hiruko apirilaren hamarrean. Berriozarko Udaleko alkate udalburua, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0304286