54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

54/2003 FORU AGINDUA, apirilaren 16koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, María Pilar Baztán Iriarte andrea Industri Segurtasunaren Zerbitzuko Kontrolaren Koordinazio Administratiboaren Bulegoko buru izendatzea.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. María Pilar Baztán Iriarte Industri Segurtasunaren Zerbitzuko Kontrolaren Koordinazio Administratiboaren Bulegoko buru izendatzea.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru agindu honen berri ematea interesatuari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileria Zerbitzuari.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hamaseian._Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: CB114016