54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

Lehiaketa publikoa, Oibarko pilotaleku-kiroldegiaren, udal igerilekuen eta tabernaren kudeaketa osoa errentan emateko

Oibarko Udalak pilotaleku-kiroldegiaren, igerilekuen eta tabernaren kudeaketa osoa adjudikatuko du, baldintza hauei jarraituz:

Xedea: pleguan zehazten diren kirol instalazioen kudeaketa osoa.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

Izapidaketa: presakoa.

Epea: urtebete; gehienez ere hamar urtera luza daiteke.

Behin-behineko fidantza: 1.000 euro.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: Oibarko Udaleko erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamalaugarren eguneko eguerdiko ordu bata arte.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausulen pleguan ageri direnak; aurkeztu beharreko agiriak jatorrizkoak edo kopia kautotuak izanen dira.

Proposamen ekonomikoak noiz irekiko: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hirugarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.

Plegua interesatuen eskura dago udal idazkaritzan, bulego orduetan.

Oibarren, bi mila eta hiruko apirilaren hamabostean. Alkatea, Luis María Burguete Lacalle.

Iragarkiaren kodea: A0304149