54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TAFALLAKO UDALAREN MUSIKA ESKOLA

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Musika hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat, txirulako irakasle izateko lanpostu bat, perkusioko irakasle izateko lanpostu bat eta txistuko irakasle izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia

Tafallako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2002ko abenduaren 10ean egin bilkura arruntean, musika hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat, txirulako irakasle izateko lanpostu bat, perkusioko irakasle izateko lanpostu bat eta txistuko irakasle izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen, besteak beste.

Deialdi hori 2003ko 27. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 3an.

Deialdiaren 3.1 oinarrian eskabideak aurkezteko ezarritako epea iragan denez, 4.1 oinarriari jarraituz, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez,

Ondokoa ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

_Musika hizkuntzako irakaslea:

AINZUA URRA, IGNACIO

GONZALO GARCIA, MARIA CONCEPCION

GORRIZ MARTINEZ, NURIA

JAIME AYESA, EVA

VILLAR ZABALETA, CRISTINA

_Perkusioko irakaslea:

ZUGASTI ARIZMENDI, JOSEBA ANDONI

_Txistuko irakaslea:

JORAGURIA ELIZONDO, GARAINE

PEÑARANDA ZARRANTZ, CARLOS

RUIZ MARCOLAIN, AMAIA

_Txirulako irakaslea:

MORENO MORENO, ISABEL

OCAÑA GOMEZ, EKHI

OJER MORENO, EDUARDO

Baztertuak:

_Musika hizkuntzako irakaslea:

BELZA EGOZCUE, JESUS MARIA (eskabidea ez datorrelako bat I. eranskinean argitaratutako ereduarekin; 3.1 oinarria).

IMIRIZALDU SOLA, STELLA (eskabidea ez datorrelako bat I. eranskinean argitaratutako ereduarekin, 3.1 oinarrian eskatu bezala, eta deialdiaren 3.4 oinarrian aipatutako proiektu pedagogikoa ez aurkezteagatik).

SANTESTEBAN MARIÑELARENA, EIDER (eskabidea ez datorrelako bat I. eranskinean argitaratutako ereduarekin, 3.1 oinarrian eskatu bezala, eta deialdiaren 3.4 oinarrian aipatutako proiektu pedagogikoa ez aurkezteagatik).

_Perkusioko irakaslea:

SALES RODRIGO, CARLOS (NANaren fotokopia edo agiri baliokiderik ez aurkezteagatik; 3.1.a oinarria).

_Txistuko irakaslea:

CIGANDA SAN MARTIN, ITZIAR (3.1.d baldintza ez betetzeagatik, hau da, oposizioan interpretatzeko izangaiek aukeratzen dituzten obren fotokopia aurkeztea).

Bigarrena._10 eguneko epea ematea baztertutako izangaiei, bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkeztu eta, halakorik bada, egindako akatsak zuzen ditzaten.

Hirugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Tafallan, bi mila eta hiruko apirilaren bederatzian. Batzordeburua, María Jesús Alzueta Cárcar.

Iragarkiaren kodea: A0304099