54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A U R I T Z

Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanposturako deialdia (lanaldiaren % 35). Onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda. Epaimahai kalifikatzailearen kideak. Ariketen hasiera data.

Aurizko Udalaren alkateak, 2003ko apirilaren 15ean ebazpena eman zuen, 2003ko 20. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 14an, argitaratu zen zerbitzu anitzetako enplegatu izateko (lanaldiaren % 35) lanpostuaren deialdiarekin zerikusia duena. Xedapen zatian hau dio:

Lehenengo: Aurizko Udalaren zerbitzura ariko den zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, lan kontratu finkoarekin (lanaldiaren % 35) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdira onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda hori eranskinean dago.

Bigarren: Oposizioaren epaimahai kalifikatzailea kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Jose Ignacio Dufur Oharriz, Aurizko Udalaren alkatea.

Ordezkoa: Ignacio Oyarbide Lanchetas, Aurizko Udalaren zinegotzia.

Mahaikidea: Pedro Angel Echeverria Paris, Aurizko Udalaren lehen alkateordea.

Ordezkoa: Francisco Javier Goicoa Juango, Aurizko Udalaren zinegotzia.

Mahaikidea: Fernando Teré Iriarte (NEZko teknikaria).

Ordezkoa: Delia Oiz Ibarrola (NEZko teknikaria).

Mahaikide-Idazkaria: Pedro Cenoz Iragui, Aurizko Udaleko idazkaria.

Idazkariaren ordezkoa: Javier Sagaseta de Ilurdoz Uranga, Garraldako Udaleko idazkaria.

Hirugarren: Ariketen hasiera data eta tokia:

A._Hizkuntzen proba. Proba hori egin nahi dutenek halako toki eta egunean eginen dituzte:

a) Ingelesa, frantsesa eta alemana, Clen College Akademian, Irunlarrea karrika, 8. Zk., Iruñea, 2003ko maiatzaren 5eko goizeko bederatzietan.

b) Euskara: Aurizko Udaletxeko Liburutegi Publikoan, 2003ko maiatzaren 6ko goizeko zortzi eta erdietan.

B._Oposizioaldia.

Lehenengo ariketa 2003ko maiatzaren 15ean eginen da, goizeko hamaika eta erdietan, Aurizko Kultur Etxean.

Auritzen, bi mila eta biko apirilaren hamaseian. Alkatea, Jose Ignacio Dufur Oharriz.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

BEAUMONT GIL, ANA MARIA

CARRA GARCIA, MARIA CRISTINA

CELESTINO MUÑIZ, CLEMENTE

OSES NOAIN, NOEMI

Baztertuak: inor ere ez.

Iragarkiaren kodea: a0304092