54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U B A N I

Obra kontratazioa

Deialdia egin duen organoa: Ubaniko Kontzejua.

Kontratuaren xedea: "Ubaniko zenbait kale zolatzea" eta "Ubaniko banaketa eta saneamendu sareak berritzea" izeneko obrak egitea.

Adjudikatzeko modua eta prozedura: prozedura irekia, lehiaketa, ohiko tramitazioa.

Kontratuaren aurrekontua (BEZa barne): 268.762,01 euro.

Behin-behineko bermea: 5.375,24 euro.

Egiteko gehieneko epea: 4 hilabete.

Kontratistaren sailkapena: E taldea, 1. azpitaldea, c) kategoria; G taldea, 3. azpitaldea, d) kategoria.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta ekonomikoen pleguan daudenak.

Eskaintzen aurkezpena: Ubaniko Kontzejuan eta Zabaltzako Udalaren erregistro orokorrean (Arraitzan baitago), astelehen-ostiraletan, goizez, eta asteazken arratsaldeetan, hogeita seigarren egun naturaleko arratsaldeko hirurak arte, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita.

"Ubaniko zenbait kale zolatzea" eta "Ubaniko banaketa eta saneamendu sareak berritzea" izeneko proiektuak eta administrazio klausula partikularren plegua interesatuen eskura daude Ubaniko Kontzejuan, Zabaltzako Udalean eta Copia kopia dendan (Pio XII.aren etorbidea, 13, Iruña).

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekiko dira, Ubaniko Kontzejuaren eta Zabaltzako Udalaren iragarki oholetan jakinaraziko diren lekuan eta egunean.

Ubanin, bi mila eta hiruko apirilaren bostean. Kontzejubura, Francisco Javier Oroz Goñi.

Iragarkiaren kodea: A0303916